Repeat begizta begizta horren amaieran baldintza betetzen den egiaztatzen duena da, hala bada begiztatik irten eta gainontzeko kodearekin jarraitu egiten duelarik.
Pseudokodez idatzitako sintaxia honakoa liteke:
Errepikatu (begiztaren edukia) Bete arte (baldintza)
Programazio lengoaia gehienetan honela erabiltzen da REPEAT begizta:
REPEAT (begiztaren edukia) UNTIL (baldintza)
Kontrol egitura honekin, barneko kodea gutxienez behin exekutatzen da, eta baldintza betetzen denean bertatik irten.
Ohikoa da baita sarrerako datuak iragazi nahi dira, hala nola balio batek tarte baten barruan egotea nahi denean.
REPEAT WriteString(“Sartu zenbaki bat”) ReadInt(zenbakia) UNTIL (zenbakia >= 3) AND (zenbakia <= 7)
Repeat begizta oso erabilgarria da kasu batzuetan, baina ez da beharrezkoa [[programazio egituratu]an, while begizta batek ordezkatu baitezake. Hona adibidea:
Errepikatu (Begiztaren edukia) Bete arte (baldintza)
Honela ere idatzi daiteke:
(Begiztaren edukia) (baldintza) betetzen ez den bitartean (Begiztaren eduki) begiztaren itxiera
Aurreko bi kode hauek baliokideak dira, emaitza berdina sortzen baitute.