Rhagium mordax | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cerambycidae |
Leinua | Lepturini |
Generoa | Rhagium |
Espeziea | Rhagium mordax [[|]] |
Rhagium mordax Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako De Geerrek 1775ean deskribatu zuena. Europa guztian aurkitzen da, hasi Iberiar penintsulatik eta Siberiaren mendebalderaino eta Kaukaso mendikateraino. Euskal Herrian ere agertzen da.[1]
Kakalardo ertaina da, 13-23 mm artean neurtzen du[2]. Gorputzean kolore beltza eta hori-oliba koloreak nahasten dira, ale batzuk horixkagoak dira eta beste batzuk ilunagoak. Elitroetan zirkulu itxurako orbain beltz bana ikusten zaizkio. Gorputz osoa ile finez estalia du.[3]
Burua nahiko handia du eta bego beltzak asko nabarmentzen zaizkio.
Baso hostozabaletan bizi da, pagadietan bereziki. Konifero basoetan ere aurki daiteke.[2]
Bi edo hiru urtetako zikloa osatzen du. Helduak maiatza eta uztaila artean ikusten dira zuhaitzetan edo loreetan (Sorbus, Viburnum, Sambucus, Aruncus, Apiaceae...) pausatuta.[2]
Enborretako azalaren azpian jartzen dituzte arrautzak, zuhaitz hil berrietan edo eroritako adarretan, eta bertan garatzen dira beldarrako. Bigarren hibernazioa burutu ondoren udaberri aldera enborraren barnean gelatxo zirkular bat egiten dute pupatzeko.[2]
Ischnoceros rusticus izeneko liztor txiki batek parasitatzen du.[4]