Richard Kuklinski | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Richard Leonard Kuklinski |
Jaiotza | Jersey City, 1934ko apirilaren 11 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Trenton, 2006ko martxoaren 5a (71 urte) |
Heriotza modua | : hemopatia |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gizahiltzailea eta mobster (en) |
Izengoitia(k) | Iceman |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katoliko ez-elizkoia |
Richard "The Iceman" Kuklinski (1935ko apirilaren 11 – 2006ko martxoaren 5a) epaitutako eta zigortutako hiltzailea izan zen. Atxilotutakoan aitortu zuenez, guztira 200 pertsona baino gehiago hil zituela adierazi zuen, haietako batzuk ageriko motiborik gabe, teknika hobetzearren edo modu berri bat probatzearren[1]
New Yorkeko mafiako giroan parte-hartze garrantzitsua izan zuen Kuklinskik hainbatetan. Jaso zuen kontratu oro burutu zuela, oztopoak oztopo, aldarrikatzen zuen. "The Ice Man" (Izotzezko Gizona) ezizena zuela, mafiako hainbat familiarentzat lan egin zuen. Izan ere, jatorri poloniarra edukita, ezin izan zen inongo familiako kide bihurtu, eta, ondorioz, guztiek berau kontratatzeko eskubidea zeukaten. Honela, Carmine Galante eta Paul Castellano mafiaburuen hilketan parte hartu zuen.