Ripley trebea | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Patricia Highsmith (1955) |
Argitaratze-data | 1955 |
Generoa | Thriller |
Jatorrizko izenburua | The Talented Mr. Ripley |
Hizkuntza | Ingeles |
Argitaletxea | G. P. Putnam's Sons (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Orrialdeak | 252 |
Formatua | Azal gogorra |
OCLC | 2529516 |
Euskaraz | |
Izenburua | Ripley trebea |
Itzultzailea | Asun Garikano |
Argitaratze-data | 1999 |
Orrialdeak | 316 |
ISBN | 9788487484346 |
Ripley trebea (ingelesez: The Talented Mr. Ripley) 1955ean argitara emandako Patricia Highsmithen eleberria da. Asun Garikanok 1999an euskaratu zuen.[1]
Hainbat pelikuletan azaltzen den pertsonaia da:
1960an Rene Clement-ek Plein soleil izenburupean zinemaratu zuen, Alain Delon , Maurice Ronet eta Marie Laforet-ek antzeztua[2].
1999an Anthony Minghellak The Talented Mr. Ripley izenburupean zinemaratu zuen, Matt Damonek Tom Ripley antzeztua.[3]
Tom Ripleyk arazoak ditu New Yorken, bizitzeko edozer egiteko gaitasun berezia duen arren. Herbert Greenleaf handikiak Italiara joatea proposatu dio, Dickie semea Estatu Batuetara itzuli eta familiaren negozioa zuzentzera konbentzitzeko. Ripley aukera bat ikusten hasi da, zimenduetatik bizitza berri bat eraikitzeko. Italiara iritsi eta Dickie eta haren andregai Marge ezagutu dituenean, lagun arteko harremana hasi du, gezurrak eta trikimailuak erabiliz. Hala ere, Dickie bere konpainiaz eta bere menpekotasunaz nekatzen hasten denean, Ripleyren sentimenduak hankaz gora jartzen dira ohitu den bizimodu berria nola desager daitekeen ikustean. Hori dela eta, bizirik irauteko duen talentua atera beharko du berriro.