Robert Coover

Robert Coover

(2009)
Bizitza
JaiotzaCharles City1932ko otsailaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaWarwick2024ko urriaren 5a (92 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Pilar Sans Coover (en) Itzuli  (1959 -  2024ko urriaren 5a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaIndiana University (en) Itzuli 1953) Artean graduatu : Slavic studies (en) Itzuli
Chicagoko Unibertsitatea 1965) Arte-masterra : humanitateak
Southern Illinois University Carbondale (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, unibertsitateko irakaslea, gidoilaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Iowako Unibertsitatea
Brown Unibertsitatea  (1981 -  2012)
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Mugimenduapostmodern literature (en) Itzuli
IMDB: nm0178518 Edit the value on Wikidata

Robert Coover (Charles City, Iowa, 1932ko otsailaren 4aWarwick, 2024ko urriaren 5a) estatubatuar eleberrigilea izan zen.

Depresio Handiaren garaian jaio zen, eta Illinoisko meategietan igaro zuen gaztaroa. Inguru horretan kokatzen du Cooverrek The Origin of the Brunists (1966). Lan horretan, grisu-kolpe batek ehundik gora hildako eragiten ditu, eta lagun bat besterik ez da bizirik irteten, zeinak eliza primitibo moduko bat sortzen baitu. Satira-lana da, Amerikako historian izan diren eliza berriei buruzko satira, hain zuzen. 1969an, bere ereduzko kontakizunak bildu zituen Pricksongs and Descants (1969) lanean. Bien bitartean, bigarren eleberria idatzi zuen: The Universal Baseball Association (1968). Hamar urtez, bere eleberri handia pixkanaka-pixkanaka osatzen aritu zen, Estatu Batuen bigarren mendeurrena ospatzeko: The Public Burning (1977), non Rosenberg senar-emazteen hilketa deskribatzen baitu eta Gerra Hotza kritikatzen. Gerald's Party (1986) lanean, etxe batean agertzen den hildako baten inguruko ikerketa kontatzen du. Aipagarriak ditu, besteak beste: Pinocchio in Venice (1991), The Adventures of Lucky Pierre: Director's Cut (2002) eta Noir (2010).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Coover Aldatu lotura Wikidatan