Robert Lewis Taylor

Robert Lewis Taylor
Bizitza
JaiotzaCarbondale1912ko irailaren 24a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSouthbury1998ko irailaren 30a (86 urte)
Hezkuntza
HeziketaIllinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen
UIUC College of Media (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria eta eleberrigilea
Jasotako sariak
Genero artistikoabiografia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

IMDB: nm0853083 IBDB: 11188 Edit the value on Wikidata

Robert Lewis Taylor (Carbondale, Illinois, 1912ko irailaren 24a - Southbury, Connecticut, 1998ko irailaren 30a) estatubatuar kazetari eta idazlea izan zen.

1933an Illinoisko Unibertsitatean lizentziatu ondoren, artikuluak eta apunte biografikoak idatzi zituen zenbait aldizkarirentzat (The New Yorker, The Saturday Evening Post, Reader's Digest).

1942tik 1946ra Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadan zerbitzatu zuen Bigarren Mundu Gerran. Gerra amaitu ondoren, eleberriak eta biografiak idazten jarraitu zuen.

1958an Pulitzer Saria Fikzioan irabazi zuen The Travels of Jamie McPheeters eleberriarekin. Bertan, hamalau urteko mutil baten eta bere aitaren istorioa kontatzen du, Kaliforniako urre sukarraren garaian.

  • Adrift in a Boneyard (1948)
  • Doctor, Lawyer, Merchant, Chief (1948)
  • W. C. Fields: His Follies and Fortunes (1949)
  • Professor Fodorski (1950)
  • The Running Pianist (1950)
  • Winston Churchill: An Informal Study of Greatness (1952)
  • The Bright Sands (1954)
  • The Travels of Jaimie McPheeters (1958)
  • Center Ring (1960)
  • A Journey to Matecumbe (1961)
  • Two Roads to Guadalupe (1964)
  • Vessel of Wrath: The Life and Times of Carry Nation (1966)
  • A Roaring in the Wind (1978)
  • Niagara (1980)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]