Roger Lemelin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Quebec Hiria, 1919ko apirilaren 7a |
Herrialdea | Kanada |
Heriotza | Quebec Hiria, 1992ko martxoaren 16a (72 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea, gidoilaria eta eleberrigilea |
Enplegatzailea(k) | La Presse (mul) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Roger Lemelin (Quebec Hiria, 1919ko apirilaren 7a - ibidem, 1992ko martxoaren 16a) kanadar nobelagilea izan zen. Frantsesez idazten zuten idazleen taldekoa, batez ere fikziozko literatura idatzi zuen, eta bere obra eleberriz eta kontakizun laburrez osatua dago.
1949an argitaratutako Fantaisies sur les péchés capitaux ("Bekatu nagusiei buruzko fantasiak") liburuan bere ipuinetako batzuk bildu zituen. Urte batzuk lehenago eleberri bat ere idatzi zuen, Au pied de la pente douce (1944, "Aldapa txikiaren barrenean"), eta geroztik ez zuen hasitako biderik utzi: Les Plouffes (1948, "Plouffetarrak"); Pierre le Magnifique (1952, "Pierre Bikaina") edota Le crime d´Ovide Plouffe (1982, "Ovide Ploufferen krimena"). Kontakizun hauek Québeceko auzo ezagunenetan gauzatzen dira, eta Kanadako bizitzaren azalpen errealista eta garratzak egiten dituzte.
Lemelinen herrikideak bere eleberrietako pertsonaiak, oinarri-oinarrizko psikologia dutenak baina, aldi berean, bizitasunez beterik eta ideologia politiko baten eraginez zipriztindurik agertzen direnak. Lemelinek bat egiten du bere pertsonaiekin ingelesaren aurkako nazionalismoari atxiki eta bidegabeko klase desberdintasuna adierazterakoan.