Roman d'Alexandre | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | zenbaiten artean |
Argitaratze-data | III. mendea |
Honen izena darama | Alexandro Handia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Elezaharra |
Hizkuntza | antzinako greziera |
Fikzioa | |
ikusi
|
Roman d'Alexandre II. mendean Pseudo-Kalistenesek idatzitako Alexandro Handiaren kondaira da.
Bertsio zaharrena grekoz idatzitakoa da; latinera itzuli zen IV. mendean eta Frantzian laburtu, aro karolingioan. XI. mendearen bukaeran eta XII.aren hasieran Alberic de Briançon elizgizonak, hartan oinarriturik, ahoz kontatzeko poema bat moldatu zuen herri-hizkuntzan. Gerora, XII. eta XIII. mendeetan beste zenbait olerkarik zabaldu zuten bertsio hura, geroztik "alexandriarra" deitzen den ahapaldia erabiliz. Bertsio horiek guztiak munta apalagoko beste interpretazio zenbaitekin oraturik, Li romans d´Alixandre izeneko zikloa sortu zuten. Konkistatzailearen bizitza osoa kontatzen duten narrazio hauetan toki nagusia dute alegiazko eta miragarrizko pasarteek; Alexandro Handia zaldun bertuteen eredu den jaun feudal gisa azaltzen da.