Romeo eta Julieta (Prokofiev) | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1935 |
Estreinaldi-data | 1938ko abenduaren 30a |
Ezaugarriak | |
Deskribapena | |
Oinarritua | Romeo eta Julieta |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Sergei Prokofiev |
Koreografoa | Leonid Lavrovsky (en) |
Romeo eta Julieta[1] (errusieraz: Ромео и Джульетта, translit.: Romeo i Dzhulyetta) Sergei Prokofiev errusiar musikagileak konposatutako hiru ekitaldiko balleta izan zen. Libretoa Adrian Piotrovski, Sergei Prokofiev, Sergei Radlov eta Leonid Lavrovskirena da, azkena koreografiaren egilea ere izanda. William Shakespeareren izen bereko obran oinarrituta dago. Balletaren estreinaldia 1940ko urtarrilaren 11n izan zen Leningradoko Kirov Antzokian, eta Galina Ulanova izan zen Julietaren rolaren lehen interpretea. Bestalde, Prokofievek aurretik hiru suite sinfoniko konposatu zituen ballet honen musikaren zati batekin.
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |