Rondodasosa | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mattia Barbieri |
Jaiotza | San Siro (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | raperoa, abeslaria eta kantugilea |
Izengoitia(k) | Rondodasosa |
Genero artistikoa | trapa Drill (musika)a Italian hip-hop (en) ![]() pop rap (en) ![]() |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Warner Music Italy |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Mattia Barbieri (Milan, 2002ko apirilaren 29an), abeslari italiarra da eta artisitikoki Rondodasosa edo Rondo Da Sosa moduan ezagutzen da.
Rondodasosa 2002an jaio zen San Siro auzoan, Milanen. Aitarik gabe hazi zan eta betidanik Hip-Hopa gustatu ja
ko. 2020ko urtarrilean atera zuen bere lehen singlea, Free Samy izenekoa eta You tuben[1] milioi erdi bisita eduki ebazan. Baina, urte berean maiatzean, ospea lortzen hasi zan Exposing Me remix-a egiten, Jusblow600 raperoaren abestia. Gero, abuztuan[2], bere lagunaren, Vale Painen, abestian, Loubutin , agertu zan, eta hor bere ospea finkatu zan. Gero, 2020ko urriaren 19an Slatt argitaratu eban Capo Plazagaz[3] elkarlanean, abesti honegaz izugarrizko arrakasta lortu eban, izan ere, Italiako musika zerrendan hamargarren postuan jarri zan. Honek guztiak, EParen irteera aurreratu eban, Giovane Rondo[4] [[Fitxategi:Rondodasoa_Hip-Hop_abeslaria.webp|thumb|Rondo Da Sosa: "Giovane Rondo"
2021eko otsailaren 26an, EP-a Giovane Rondo[5] agertu zan Movie singlelegaz batera, bertan, Central Cee [6]rap abeslariak parte hartu eban. Ekainaren 14an Giovane Rondo urrezko diskoa lortu ebazan, lehen disko digitala agiri[7] hau lortzen. Maiatzean, Russ Millionsek eta Tion Waynek (rapero britainaiarrak) Body abestiaren remix atera eben, Capo Plazagaz[8] elkarlanean. Remix-ak arrakasta handia lortu du Italian, bereziki TikTok plataforma digitalari esker.
Ekainaren 2021ean, Rondodasosak Alone single atera eban (Nkok[9] produziturik) eta biral bihurtu zan Tik-token[10].
Plugged In[11] singlelerako Fumez the Engineer produktore britainaiarrarekin elkarlanean ibili eta gero, eta Simba la Ruerekin per Chingarerako[12], Rondodasosa Central Cee, 23ren, mixtapean agertu zan Eurovision singleean.