Ronnie Lane | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Plaistow (en) , 1946ko apirilaren 1a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Trinidad, 1997ko ekainaren 4a (51 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia esklerosi anizkoitza |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, gitarra-jotzailea, estudioko musikaria, disko-ekoizlea eta kantugilea |
Kidetza | Small Faces (en) Faces (en) Rockestra |
Genero artistikoa | rhythm and bluesa |
Musika instrumentua | gitarra baxua banjoa |
Diskoetxea | A&M Records (en) Atlantic Records Island Records |
|
Ronald Frederick Lane (Plaistow, Newham, 1946ko apirilaren 1a - Trinidad, Colorado, 1997ko ekainaren 4a) ingeles musikaria izan zen, Small Faces eta Faces kide sortzailea.
Steve Marriott, Kenney Jones eta Jimmy Winstonekin Small Faces taldea sortu zuen 1965ean. Lane taldeko baxu-jotzailea zen. Merriottekin batera hainbat arrakasta idatzi zuen, Itchycoo Park eta All or Nothing kasu. 1969an Faces taldea sortu zuen, Jones, Ian McLagan, Ron Wood eta Rod Stewartekin. Azken biak the Jeff Beck Group taldekoak ziren. 1973an Lanek taldea utzi zuen. Garai hartan hasi zen esklerosi anizkoitzaren lehen sintomak nabaritzen. Ondoren, Slim Chance taldea sortu zuen eta beste artista batzuekin kolaboratu zuen. 1984an Texasera emigratu zuen, non klima onuragarriagoa zen bere osasunarentzat, eta, azkenik, 51 urterekin hil zen.
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |