Roser Tarragó | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Roser Tarragó i Aymerich |
Jaiotza | Mataró, 1993ko martxoaren 25a (31 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Bizilekua | Mataró |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn |
Hizkuntzak | katalana gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | waterpolo jokalaria eta igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 171 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Roser Tarragó Aymerich (Bartzelona, 1993ko martxoaren 25a) waterpolo jokalari katalandarra da[1] [2]. Espainiako selekzio absolutukoa, Bartzelona 2013an munduko txapeldun izan zen Espainiako selekzioarekin[3]; bi aldiz Europako txapelduna, Budapest 2014an[4] eta Budapest 2020an[5], eta, bi aldiz, Olinpiar txapeldunorde Londres 2012an[6] eta Tokio 2020an[7].
Bere prestakuntza, waterpolo jokalari bezala, 7 urte zituela hasi zen CN Mataroko beheko kategorietan.
18 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin, zilarrezko domina irabazi zuen 2010eko Junior Europako Txapelketan.
20 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin, urrezko domina lortu zuen 2011n Triesten jokatutako junior mailako munduko txapelketan[8], eta zilarrezko domina, 2013an Volosen jokatutako junior mailako munduko txapelketan[9].
Emakumezkoen ohorezko mailan, goleatzailerik onena 2011-2012 denboraldian, guztira, 115 golekin; txapelketa horretako Jokalari baliotsuena (MVP) ere aukeratu zuten.
2010etik Espainiako selekzio absolutuko partaide izanik, 2013an Bartzelonako Munduko Kopan, munduko txapeldun izan zen[3]; 2014an Budapesteko Europako Txapelketan, berriro, txapeldun[4], eta 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan, txapeldunorde olinpikoa[6].
2013-2014 denboraldian, beka bat lortu zuen, zeinak, Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatean, bere soziologiako ikasketak eta waterpolo praktika uztartzeko aukera emango dion; bere lehen denboraldian, txapelketa nazionaletako (NCAA) finalerdietara iritsiko da, azkenean, laugarren postuan amaituz[10].
2014-2015 denboraldian, MPSF Konferentziako finalera iristen da Los Angeleseko Kaliforniako Unibertsitatearen aurka galduz 9-8[11]; txapelketako Jokalaririk baliotsena (MVP) aukeratuko zuten[12].
2015-2016 denboraldian, CN Mataróra itzultzen da 2016ko Rioko Olinpiar Jokoak prestatzeko, eta, denboraldi berean, Erreginaren Kopa[13] eta LEN Kopa[14] irabazita, bikote historikoa lortuko du.
2018-2019 denboraldian, Espainiara itzuliko da, Estatu Batuetan unibertsitate ikasketak amaitu ostean, Club Esportiu Mediterrani taldean jokatzeko. Geroago, Australian hasten du denboraldia, Sydney Drummoyne Devils taldearekin. Tarragó waterpolotik erretiratuta zeraman 2017ko urtarriletik[15] [16].
2019ko uztailean, zilarrezko domina irabazi zuen 2019ko Gwangzhouko Munduko Kopan, eta lehiaketako Jokalaririk baliotsuena (MVP) aukeratu zuten[17].
2020ko urtarrilean, urrezko domina irabazi zuen 2020ko Budapesteko Europako Txapelketan[5].
2021eko abuztuaren 7an, Tarragók kirol erretiroa iragarri zuen 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina irabazi ostean[1].
2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), zilarrezko domina irabaziko du Espainiako taldearekin, AEBkoaren atzetik (urrezkoa) eta Australiakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabaziko du Espainiako taldearekin, AEBkoaren atzetik (urrezkoa) eta Hungariakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Espainiako taldea: Marta Bach, Anni Espar, Clara Espar, Laura Ester, Maica Garcia, Irene González, Paula Leitón, Beatriz Ortiz, Pilar Peña, Elena Ruiz, Elena Sánchez eta Roser Tarragó-k[18][19].
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Londres Erresuma Batua |
Waterpoloa emakumezkoa[20] | |
2020 | Tokio Japonia |
Waterpoloa emakumezkoa[21]. | |
Munduko txapelketa | |||
2013 | Bartzelona Katalunia |
Waterpoloa emakumezkoa | |
2019 | Guangzhou Hego Korea |
Waterpoloa emakumezkoa | |
Europako txapelketa | |||
2014 | Budapest Hungaria |
Waterpoloa emakumezkoa | |
2020 | Budapest Hungaria |
Waterpoloa emakumezkoa | |
Mundu Kopa | |||
2014 | Khanty-Mansisk Errusia |
Waterpoloa emakumezkoa | |
Mundu Ligako Superfinala | |||
2016 | Shanghai Txina |
Waterpoloa emakumezkoa | |
Olinpiadaurreko txapelketa | |||
2012 | Trieste Italia |
Waterpoloa emakumezkoa |
Mundu Junior Txapelketa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2010 | Dnipro Ukraina |
Waterpoloa emakumezkoa | |
2011 | Trieste Italia |
Waterpoloa emakumezkoa | |
2013 | Volos Grezia |
Waterpoloa emakumezkoa |