Royal Courts of Justice

Royal Courts of Justice
Royal Courts of Justice
Ondasun Ingelesa
Erregearen Justizia Auzitegia
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaWestminster Hiria
Koordenatuak51°30′49″N 0°06′48″W / 51.513611111111°N 0.11333333333333°W / 51.513611111111; -0.11333333333333
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1882
Arkitektura
ArkitektoaGeorge Edmund Street (en) Itzuli
Estiloaarkitektura neogotikoa
Ondarea
Ondare Ingelesa1264258
Webgune ofiziala

Royal Courts of Justice Ingalaterrako Londres hiriburuan dagoen auzitegi eta eraikin historiko bat da, Westminster Hiria eremuan dagoena.

1866 eta 1867 artean lehiaketa bat egin zen eta hamabi arkitektok aurkezturiko lanen artean George Edmund Street-en proiektua izan zen garailea. 1873an hasi zen eraikuntza eta 1882ko abenduaren 4an ireki zituen ateak. Parlamentuak 1.453.000 libera ordaindu zituen 24.000 m²-ko lurzorua erosteko eta 450 eraikin eraitsi behar izan ziren. XX mendean eraikin gehigarriak egin ziren inguruan, West Green Building (1910an, dibortzio kasuak epaitzeko), Queen's Building (1968an, 12 epaigela dituena), Thomas More Building (11 solairutakoa, konpainien arazoak eta porrotak epaitzeko) eta Thomas More Courts (1990, 12 epaigela berrirekin).

Viktoriar estiloan eraikia dago. 140 x 140 metrotako oinarria du eta 75 metrotako altuera.

Informazio praktikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Metro geltokia: Temple

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]