Rubén Ruiz Ibarruri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ezkerraldea, 1920ko urtarrilaren 9a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Talde etnikoa | euskalduna |
Heriotza | Srednyaya Akhtuba (en) , 1942ko irailaren 3a (22 urte) |
Hobiratze lekua | Volgograd |
Heriotza modua | : guduan hila |
Familia | |
Aita | Julián Ruiz Gabiña |
Ama | Dolores Ibarruri |
Hezkuntza | |
Heziketa | Moscow school number 19 (en) |
Hizkuntzak | gaztelania errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra eta Erresistentziaren kidea |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Errepublikako Herri Armada Armada Gorria |
Gradua | Teniente lehena |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran Bigarren Mundu Gerra Stalingradeko gudua |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Espainiako Alderdi Komunista |
Rubén Ruiz Ibarruri (Somorrostro, Bizkaia, 1920ko urtarrilaren 9a - Stalingrad, Sobietar Batasuna, 1942ko irailaren 3a) Armada Gorriko gudaria izan zen; teniente gradua izan zuen. Dolores Ibarruri Pasionaria bizkaitar komunista ospetsuaren semea zen.
Katalunian borrokatu zen errepublikanoen aldean, baina 1939. urtean, beste kataluniarrekin batera, Argèles-sur-Merreko kontzentrazio-esparrura eraman zuten. Bigarren Mundu Gerra hasi baino lehen irten zen kontzentrazio-esparrutik Sobietar Batasunera.
1941. urtean, Gerrako umeen taldetik irtendako beste euskal gazte batzuekin, Aireko Indar Sobietarretako euskal hegazkinlarien taldearekin bat egin zuen, hegazkinlaritza militarreko akademia batean. Baina ez zituen pilotu ikasketak amaitu eta infanterian egin zuen bat Armada Gorriarekin[1].
1942. urtean alemaniarrek Stalingrad inguratu zuten (Stalingradeko gudua); setio horretan heriotza ekarri zioten zauriak hartu zituen Ruiz Ibarrurik. Sobietar Batasuneko kondekorazio gorena jaso zuen, Sobietar Batasuneko heroiarena.