Rudamon

Rudamon
Rudamonen izena grabatua duen pitxerra. Louvre Irudi gehiago
Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. VIII. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. 754 ( urte)
Familia
AitaOsorkon III.a
Haurrideak
LeinuaEgiptoko XXIII. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Usermaatra-Rudamon edo Rudamon, Egiptoko XXIII. dinastiako faraoi bat izan zen, , K.a. 757 eta K.a. 754 bitartean gobernatu zuena

Osorkon III.aren semerik gazteena zen, eta Takelot III.aren anaia. Bere alabetako bat, Irbastnubnefu, Herakleopolis Magnako printze zen Paieftyauembastetekin ezkondu zen (Broekman).

Bi eta hiru urte bitarteko erregealdi labur bat izan zuen, berari buruz ezagutzen diren egungo dokumentu urriengatik estimatua, Kenneth Kitchenen arabera.

Rudamonek, bere aitaren Goi Egiptoko erresuma handiaren batasuna mantendu zuen, Herakleopolisetik Tebaseraino, bere erregealdian zehar, Olivier Perduren aurkikuntzen arabera (RdE 53, 2002an).

Rudamon hil eta gutxira, bere erresuma, azkar zatitu zen, lehen aipaturiko Paieftyauembastet Herakleopolisen, Nimlot Hermopolisen eta Ini Tebasen bezalako zenbait hiri agintarien kontrolpean zeuden zenbait estatu independentetan.

Bere garaiko testigutzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Osiris Heqadyeten tenpluan egindako zenbait apaindura lan.
  • Zenbait harrizko bloke Medinet Habun
  • Bere titulua inskribatua duen pitxer bat (Louvre)
  • Rudamonen izena daraman faienzazko estatuatxo baten bi zati Hermopolisen (Olivier Perdu)
  • Uadi Gasus idazkun polemikoa, bere erregealdiaren 19. urtea bezala interpretatzen dena, agian, Iuput II.ari erreferentzia egin diezaiokeen arren. (Jürgen von Beckerath, F. Gomaà eta Kenneth Kitchen)


Aurrekoa
Takelot III.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XXIII. dinastia
Ondorengoa
Iuput II.a