Rudi Altig | |
---|---|
(2006) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mannheim, 1937ko martxoaren 18a |
Herrialdea | Mendebaldeko Alemania (1949 - 1990eko urriaren 3a) Alemania (1990 - 2016ko ekainaren 11) |
Heriotza | Remagen, 2016ko ekainaren 11 (79 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia, pistako txirrindularia eta kirol zuzendaria |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Saint-Raphaël-Gitane-Dunlop | 1962-1964 |
Rapha-Gitane-Dunlop | 1960-1961 |
Margnat-Paloma-Inuri | 1965-1965 |
Molteni-Campagnolo | 1966-1967 |
Salvarani | 1968-1969 |
G.B.C. | 1970-1971 |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 80 kilogramo |
Altuera | 180 zentimetro |
Jasotako sariak |
Rudi Altig (Mannheim, 1937ko martxoaren 18a - Remagen, 2016ko ekainaren 11) alemaniar txirrindularia izan zen.
Alemanian inoiz izan den txirrindularirik onenetakotzat jotzen da. Amateur gisa hasi zen Alemaniako nahiz munduko lasterketak irabazten. Besteak beste, amateur-mailako kilometro bateko (1´09´´6) eta 5 kilometroko (6´10´´2) munduko errekorrak lortu zituen Kolonian, profesional egin zen urte berean (1959). Profesionaletan, 5 kilometroko munduko errekorra ere lortu zuen 1962an Zurichen (6´07´´60). Oso-osorik pistan jarduteko aukera izan zuen arren, errepiderako zituen gaitasun handiak ere frogatu nahi izan zituen, eta goi-mendietan izan ezik beste alor guztietan nabarmendu zen. Jacques Anquetilen taldekide zelarik, azken erlojupekoan aurrea hartu eta Rudik irabazi zuen 1962ko Espainiako Itzulia. 1963an, bizkarrezurrean ebakuntza izan ondoren, izter-hezurra hautsi zuen Espainiako Itzulian, eta, beste ebakuntza bat jasan eta gero, berriro lehiatzen hasi zen. Harrezkero, Andaluziako Itzulia eta Flandriako Tourra irabazi zituen 1964an, Lasarteko Munduko Txapelketan bigarren izan zen, eta, 1966an, berriz, munduko txapeldun Alemaniako Nurbugrigen, orduan ere J. Anquetilen aurretik. Erretiratu zenean (1971), Alemaniako taldearen entrenatzaile egin zen.
1953
1960
1962
1963
1964
1965
1966
1967
1968
1969
1970
Lasterketa | 1962 | 1963 | 1964 | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 | 1970 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | — | 13. | UT | UT | 9. | 45. |
Frantziako Tourra | 31. | — | 15. | — | 12. | — | — | UT | — |
Espainiako Vuelta | 1. | — | — | UT | — | — | 18. | — | — |
Munduko Txapelketa | UT | UT | 18. | 2. | 1 | 14. | 12. | 41. | 15. |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |