Ruotsinpyhtää (Strömfors) | |||
---|---|---|---|
| |||
Berezko izena | Ruotsinpyhtään kunta(fi) Strömfors kommun (sv) | ||
Herrialdea | - Finlandia | ||
Eskualdea | Hegoaldeko Finlandia | ||
Lurraldea | Ekialdeko Uusimaa | ||
Alkatea | Risto Nieminen | ||
Azalera | 292,94 km² | ||
Biztanleria | 2 927 (30.11.2007) | ||
Dentsitatea | 11,2 bizt/km² | ||
Sorrera | 1743 | ||
https://web.archive.org/web/20051025065909/http://www.ruotsinpyhtaa.fi/ |
Ruotsinpyhtää finlandieraz edo Strömfors suedieraz, 3.000 biztanlera iristen ez den itsas-hertzeko herri txiki bat da. 1695. urtean meatzariak inguratu ziren inguru hauetara eta eliza bat eraikian Kymmene ibaiaren ondoan biztanleria lurralde honetara egokitu zuten.
Basoetatik ibilaldiak eta pinuen bistak biztanleen egunerokotasunak dira. Biztanleria, Pernån ez bezala, finlandieraz hitz egiten du batik bat, beraz herriaren izen ofizial eta antzina hizkuntza honetakoa da, nahiz eta XVII. mendean suediarrek izena aldatzen saiatu.
Herri honetan jaio da, gaur egun Finlandiako aktorerik famatuenetarikoa, Pamela Tola.
Lehen aipatu dudanez, herria meatzari batzuek sortu zuten duela 300 urte baino gehiago, eta bertan bizitzen jarraitu zuten. Errusiar eta Suediar erresumen aurkako gerrateek Ekialdeko Uusimaa eskualdeko hainbat herrien antzera, hainbat errefuxiatu, gaixo eta zauritu eraman zituzten haietara.
Biztanleak gerrateen ondorioez gogoratzen dira oraindik izan ere hainbat eta hainbat historio kontatzen dizkiete aitonek hauen ilobei belaunaldiz belaunaldi.