Rush Hour 2 (euskaraz Puntako Ordua 2), 2001eko Brett Ratner estatubatuarrak zuzendutako ekintza komedia film bat da. Jackie Chan, Chris Tucker, John Lone, Alan King, Roselyn Sánchez, Harris Yulin eta Zhang Ziyi aktoreek antzeztu zuten.
Rush Hour (1998) aurrekaria eta Rush Hour 3 (2007) jarraipena dauzka.
Hong Kong, James Carter (Chris Tucker) detektibea bere adiskidemin Lee (Jackie Chan) inspektorearekin batera hirian oporretan dago. Carter parranda egin eta emakumeekin neskatan egiteko gogo biziz dagoen bitartean, Leek Triadako Ricky Tan (John Lone) buruzagiari aurre egin beharko dio, estatubatuar enbaxadako bi langileen hilketaren susmagarria baita. Ikerketa aurrera doan einean, guztiaren atzean diru-paper faltsuaren banaketa erakunde bat dagoela jabetuko dira.