Ruth Heilmann | |||
---|---|---|---|
2008 - 2009 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Arsuk, 1945 (79/80 urte) | ||
Herrialdea | Groenlandia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | irakaslea eta politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Siumut (en) |
Marie Margrethe Ruth Ane Thomsen Heilmann (Arsuk, 1945eko apirilaren 6a) groenlandiar irakasle eta politikaria da, Siumut alderdiko kidea. 2008ko urtarrilean, Inatsisartuteko (Groenlandiako parlamentuko) lehen emakumezko ganberako presidente bihurtu zen[1][2].
Arsuk herrian jaio zen 1945ean. Irakasle moduan trebatu zen. 1989an, Maniitsoqeko udalbatzakide izan zen eta bertako alkate hautatu zuten 1997tik 2001era[3].
Siumut alderdiko kide gisa, 1995ean parlamenturako hautatu zuten eta Groenlandia ordezkatu zuen Iparraldeko Kontseiluan[3]. 2002ko abenduan, Hezkuntza, Eliza, Kultura eta Ikerketa ministro izendatu zuten, eta handik gutxira, 2003ko urtarrilean, Familia eta Osasun ministro[4].
2008ko urtarriletik 2009ko ekainera arte, Inatsisartueko ganberako presidente hautatu zuten, eta kargu hori betetzen zuen lehen emakume bilakatu zen[2]. Sexu eskandalu batean parte hartu zuen Jonathan Motzfeldt ordezkatu zuen[1].
Eliza komunitateko kide aktiboa da eta 2002tik Groenlandiako elizako buru politiko gisa jardun zuen[2].
Alarguna da eta bost seme-alaba ditu. Politiko eta irakasle izateaz gain, eskubaloi entrenatzailea ere izan da eta Groenlandiako Eskubaloi Elkartearen sortzailekidea da[2].
2016ko maiatzean, Heilmann urrezko Nersornaat domina irabazi zuen Groenlandiako politikan 20 urte baino gehiagoko aritzeagatik. Lars-Emil Johansen Groenlandiako lehen ministro ohiak domina eman zion[2].