Sabi beltz | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Caryophyllales |
Familia | Amaranthaceae |
Leinua | Atripliceae |
Generoa | Lipandra (en) |
Espeziea | Lipandra polysperma |
Basionimoa | Sabi beltz |
Sabi beltza (Chenopodium polyspermum) Chenopodium generoko espezie belarkara da. Amaranthaceae familiako belar landarea, zurtoin luze zuzena edo adartsu zabala, lau ertzekoa, eta kolorez gorria duena. Hostoa arrautza egiturakoa du, alderik zabalenean hortz bat edo bi dituena. Lorea hosto-txortenen oinean eta pikor-sortetan eratua izaten du. Mediterraneo itsasoaren inguruetako lurraldeetan izan ezik, Europako beste guztietan oso zabaldua da, eta labore sailetan hazten da, batez ere.[1]