Sabucina | |
---|---|
Datuak | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Free municipal consortium | Free Municipal Consortium of Caltanissetta |
Italiako udalerri | Caltanissetta |
Eskualdea | Caltanissettako probintzia |
Koordenatuak | 37°30′09″N 14°07′10″E / 37.50244°N 14.119363°E |
Azalera | 0.015 km² |
Historia | |
Eraikitzailea(k) | Sikanoak, Brontze Aroa eta siziliotak |
Garaia(k) | 720 m. |
Kultura | Sikano |
Indusketa | |
Indusketa datak | 1962, 1991 |
Zuzendariak | Piero Orlandini |
Jabetza | Regione Sicilia |
Bisitagarria | Eskaerapean |
www.regione.sicilia.it |
Sabucinako parke arkeologikoa (edo Sabbucina, toponimia ofizialaren arabera), izen bereko mendian kokatua, Caltanissettatik gertu (8 kilometro ipar-ekialdera), Siziliako gune arkeologiko bat da. Lurraldean finkapenak egon ziren Antzinako Brontze Arotik (K.a. XX.-XVI. mendea), helenizazio fase batetik igaroz, erromatarren garaira arte[1].
Jatorrizko herriak, greziar aurrekoa da: izatez, sikanoek eraiki zuten, Salso haran osoa menderatzen duen mendiaren posizio eroso horretan kokatzean[2].
Eskuragarri dauden datu arkeologikoetan oinarrituta, habitatutako eremuaren faseak honela bana daitezke:
K.a. XIII.-XII. mendeen arteko fasean, lekua okupatu zen 3,5 eta 7 metro bitarteko diametroko etxola zirkularrak sortuz, zuzenean harkaitzean zulatuak maila batekin.
Bigarren fasean, harri lehorrez egindako etxolak dira, 4,9 my 7,9 metroko diametroa dutenak.
Hirugarren fasean (K.a. XI.-X. mendeak) bizitegi-guneak formaz aldatu zuen eta oinplano angeluzuzenekoak izatera pasatzen da, eta, sarritan, bi gelatan banatzen dira harrizko hormen bidez.
Greziar asentamenduaren lehen fasea K.a. VII. mendean gertatu zen. Erdialdea etxebizitza laukizuzenez osatua zegoen, euren artean mendi-tontorrerantz toki gehiago zutelarik. K.a. VI. mendean, tokia, rodio-kretar kolonoek helenizatu zuten, harresiak eraikiz, beharbada, jendea bizi zen eremu osoa mugatuz.
K.a. V. mendean, Duzetiok tokia suntsitu zuen Siziliako matxinadan greziarren aurka dela eta, baina, ondoren, berreraiki egin zen[3]. Berreraikuntza mendearen bigarren erdian gertatu zen; kokalekuak kale eta partzela habitazionalen trazatu berri bat jaso zuen hainbat orientaziorekin, eta harresi berri bat dorre angeluzuzenekin. K.a. V. mendearen amaieran, beste suntsipen bat gertatu zen, oraingoan kartagotarrek egina greziarren aurkako gerran.
K.a. IV. mendea: hiria berreraiki zen, Timoleonek harresiak sendotu zituen baita lau angeluko dorreekin gotortu ere: erdialdea beste norabide batekoa da.
K.a. 310ean, tokia, ziuraski, Agatoklesek egindako suntsipenaren ondorioz abandonatua izan zen[4], herritarrak tokiz aldatzera behartu zituen. Erromatarren garaian, baserriak eta hiribilduak Piano della Cabierretik gertuko lautadetan ezarri ziren, eta nekropolia Lannari barrutian.
Aztarnategi arkeologikoaren aurkikuntza nahiko berria da. Izatez, joan zen mendeko hirurogeiko hamarkadara arte ez zen lehen indusketa kanpaina egin, Piero Orlandinik gidatua, Azken Brontze Aroko kokalekua aurkitzera eraman zuena, (K.a. XIII.-X. mendekoa). Aurkikuntza oso garrantzitsua izan zen, Sizilian mota honetako lehen herria izan zelako. Mendiaren oinean, Brontze Arokoko hilobi batzuk aurkitu dira.
Iparraldeko Pantalicako faziesetik toki batean, harkaitzean zulatutako etxola zirkular batzuk daude, harrizko horma batek eusten dituenak. Hauen egitura finkatzen zen lurrean egindako zulo zirkular baten bidez, non zutoin bat sartzen zen, egurrezko egitura eusteko. Txabolen erdian etxea zegoen, horietako batzuek hipogeobat zuten azpian. Etxola bat, labe gisa erabili zen, arma metalikoak eraikitzeko harrizko matrizeak aurkitu dira. Bertan, Egeoko jatorriko tramankuluak ere badaude, Siziliara migratzen zuten pertsonen edo kontaktuen seinale.
Iparraldeko Pantalica kulturaren azken faseak oinplano angeluzuzeneko etxeak aurkitu dira, Thapsoseko etxebizitzak eta Egeoko ereduak gogorarazten dituztenak. K.a. IX. mendean, suntsipen bortitz bat gertatu zen, horren lekukoa kiskalketen aztarnak dira. Cassibile kulturaren tramankuluak eta Sant'Angelo Muxaro estiloko pitxerrak garai honetakoak dira.
Harresiaren hegoaldean, hau da, harresietatik kanpo, antzinako eremu sakratua dago. Hemen badaude gela laukizuzenak edo zirkularrak direnak, ziuraski, jainko ktonikoen gurtzarekin erlazionatutakoak. Inguru honen garapena K.a. VIII.-V. arteko mendeetan gertatu zen. Aurkikuntzak zerikusi zuten santutegi gisa erabiltzen zen txabola batekin eta Sabucinako kaperarekin, hala nola terrakotazko irudia bat, K.a. VI. mendekoa. Nekropolitik gertu aurkitu zen in antis tenplu txiki baten pronaosa, okertutako sabai bikoitz batekin, bi zaldunen irudiekin koroatua, eta, beheko tinpanoa, gorgoniar motako bi maskarez apaindua[5]. Eremu horretan bertan, artisau-auzoa eraiki zen, armak galdatzeko labe batekin.
Gotorlekuaren horma, tokiko helenizazioaren garaikoa da, hau da, K.a. VI. mendekoa. Bertan, dorre biribil bat dago. Gotorlekuak mendiaren goikaldea inguratzen du. Duzetiok K.a. V. mendean suntsitua izan ondoren. Gotorlekua, dorre karratuen eraikuntzarekin indartu zen.
Kartagotarrek K.a. IV. mendearen erdialdean suntsitua izan ondoren, hormak zaharberritu egin ziren, etxebizitza berriak sortzea ahalbidetuz.
Gaur egun, Kultura, Ingurumen eta Hezkuntza Publikoko Zinegotzigoaren Eskualdeko dekretu bati esker, 6262 zenbakiduna, 2001eko uztailaren 11koa, Sabucinako eskualdeko parke arkeologiko bihurtu zen. Kapera, beste aurkikuntza batzuekin batera, Caltanissetta Eskualdeko Arkeologia Museoan[6] kontserbatzen da[7].