Sacyr

Sacyr
Datuak
Motanegozioa
Jarduera sektoreaconstruction business (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Honen parteIbex 35
Eskumendekoak
Cavosa (en) Itzuli
Enplegatuak15.529 (2024)
Agintea
LehendakariaManuel Manrique Cecilia
Zuzendari exekutiboaManuel Manrique Cecilia
Egoitza nagusi
Legezko formaBaltzu anonimo
Balore-burtsaMadrilgo burtsa
Historia
Sorrera2003ko apirilaren 3a
webgune ofiziala
Facebook: SomosSacyr Twitter: somossacyr Instagram: somossacyr Youtube: UCvvQQSrYU1xscw5xQ9qfGEA Edit the value on Wikidata

Sacyr eraikuntza enpresa espainiarra da. 2003ean Sacyr eraikuntza enpresa eta Vallehermoso higiezinen eraikitzailearen batzearen ondorioz sortua. Eraikuntzaz gain beste hainbat sektoreetan inbertitzen ditu, esaterako autobideen kudeaketan eta petroliogintzan. 2006an Repsol YPF espainiar petrolioegilearen akziodun nagusi bilakatu zen, akzioen %20 erosi eta gero.

2005tik aurrera, enpresaren kontrola lortzeko lehia bizian aritu da Luis del Rivero bere presidentea. Gaur egun, enpresako akziodun nagusia da.

Europistasen erostea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006ko abuztuaren 6ean, Sacyr Vallehermosok Europistas autobideen kudeatzailea erosteko eskaintza aurkeztu zuen, guztira 825 milioi euroko balioarekin. Eskaintza horrek Euskadiko aurrezki kutxen (BBK, Kutxa eta Vital Kutxa) babesa izan zuen. Aurrezki kutxa hauek ziren Europistasen akziodun nagusienak.

Europistas erosteko lehian beste eskaintza bat izan zen, Ferrovial eraikuntza enpresaren Cintra eskumendekoak aurkezturikoa. Baina azkenik Sacyr Vallerhemosok bere eskaintza 1.000 milioi eurora handitu zuen gutun-azal itxian eginiko enkantean, eta enpresa erosi zuen. Europistas erosi eta gero, Sacyr Vallehermosok bere autobideen kudeatzailea den Itinere enpresarekin elkartuko du, enpresa berria sortuz.

Sacyr Vallehermosok esan zuenez, Itinerek, Bilbon izango du bere egoitza nagusia.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]