Said Ali Kemal | |||
---|---|---|---|
1995eko urriaren 2a - 1995eko urriaren 5a ← Combo Ayouba - Caabi El-Yachroutu Mohamed → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Moroni, 1938 | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Moroni, 2020ko irailaren 13a (81/82 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Said Ibrahim Ben Ali | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria |
Said Ali Kemal (Moroni, 1938 – ibidem, 2020ko irailaren 13a) Komoreetako estatuburua izan zen 1995eko urriaren 2tik 5 era.
Saïd Ibrahim Ben Ali printzearen semea eta Said Ali bin Said Omar Komore Handiko sultanaren biloba izan zen. Koranika ikasketak egin zituen Komoreetan eta unibertsitate ikasketak Madagaskarren eta Frantzian. Itsasoz Haraindiko Frantziako Eskola Nazionalean eta Giza eta Gizarte Zientzien Institutuan graduatu zen. Ikasketak amaitu ondoren, Komoreetako Frantziar Telebista eta Irrati Bulegoan lan egin zuen 1969an. Réunion, Djibuti eta Frantzian ere kazetari aritu zen.
1978an Komoreetako enbaxadore Frantzian izendatu zuten, baina bi urte geroago dimisioa eman zuen. 1983an hirugarren geratu zen presidentetzarako hauteskundeetan. 1995ean herrialdeko armadak estatu-kolpea eman zuen eta Said Mohamed Djohar presidentea kargutik kendu zuen. Said Ali Kemal eta Mohamed Taki Abdoulkarim batera izendatu zituzten estatuburu urriaren 2an. Hiru egun geroago, Frantziako armadaren esku-hartze batean kargugabetu zituzten.
Harrezkero, herrialdearen barruko joera separatisten aurka agertu zen, eta konstituzioa aldatzearen aldekoa izan zen, uharteei autonomia handiagoa emateko. 2004an Batzar Nazionaleko kide hautatu zuten.