Saito Musashibo Benkei

Saito Musashibo Benkei
Benkei, Kikuchi-Yosai-ren marrazkian. Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaKii probintzia, 1155
Herrialdea Japonia
HeriotzaTakadachi Gikeidō (en) Itzuli1189ko ekainaren 15a (33/34 urte)
Hobiratze lekuaChūson-ji (en) Itzuli
Heriotza moduaborrokan hilda
Jarduerak
Jardueraksōhei (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakGenpei Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa

Saito Musashibo Benkei (japonieraz 西塔武蔵坊弁慶) (11551189), Benkei (弁慶) bezala ezagunagoa, Japoniako Sōheia (fraide gerlaria) izan zen, Minamoto no Yoshitsuneren zerbitzura aritzen zena. Indar eta zintzotasun handiko gizon gisa ezaguna zen eta, zentzu honetan, Japoniako folklorearen pertsonaia ezagunenetakoa da. Horrela, bere bizitza Kabuki nahiz Noh antzerkietan landu dute, eta baita distortsionatu ere. Benkeiren bizitza eta horren legenda banatzea zaila da, beraz.

Benkeiren jaiotza kontatzen duten istorio desberdinak badaude. Baten arabera, Benkeiren aita tenplu bateko nagusia zen, eta Benkeiren ama bortxatu zuen. Ama, berriz, errementari baten alaba zen. Beste istorio baten arabera, Benkei tenpluko jainko baten semea zen. Halaber, Benkei deabru gisa errepresentatu izan dute, eta bere gaztaroan Oniwaka (鬼若) (deabrua edo haur ogroa) deitu izan zuten.

Haur zela oraindik, klaustro batekin bat egin eta Japoniako tenplu askotan zehar ibili izan zen. Garaiotan, tenplu budistak administrazioaren eta kulturaren gune garrantzitsuak ziren, baita arlo militarrean ere.

Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.