Sally Potter | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1949ko irailaren 19a (75 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Christopher Sheppard (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, soinu banda konpositorea, aktorea, antzerki zuzendaria eta errealizadorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
sallypotter.com | |
|
Charlotte Sally Potter (Londres, Erresuma Batua, 1949ko irailaren 19a)[1] britainiar film-zuzendari, gidoilari eta aktorea da, Orlando (1992) lanarengatik bereziki ezaguna. Film horri esker, Veneziako Zinemaldiko pelikula onenaren publikoaren saria irabazi zuen.[2][3]
Potter 14 urterekin hasi zen filmak egiten, osaba-izebetako batek bideo-kamera bat oparitu zionean.[4] Behin-behinean ikasketak utzi eta zuzendaritzan hasi zen.
1970ean London Film-Makers' Co-op erakundearekin elkartu zen eta bertan hasi zen film esperimentalak egiten. 1979an Thriller izeneko film laburra zuzendu zuen, bere herrialdean gertakari bilakatu zen filma. 1983an bere lehen film luzea zuzendu zuen, The Gold Diggers (1983), Julie Christie protagonista zuela.
Nazioartean zabaldu zen Orlando (1992) filmaren zuzendari gisa, Potterrek estimazio handia lortu zuen kritikaren aldetik bere zuzendaritza eta gidoiarengatik. Tilda Swinton protagonista izan zuen filma Virginia Woolfen izen bereko eleberrian oinarritu zen, eta Potterrek berak egokitu zuen pantaila handira.[5] Orlando lanaren zuzendari arrakastatsua izan ostean, besteak beste, The Tango Lesson (1997), The Man Who Cried (2000), Yes (2004), Rage (2009), Ginger & Rosa (2012) eta The Party (2017) filmak zuzendu zituen Potterrek.
Besteak beste, lan hauexetan hartu du parte:[6]
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
1992[2] | Elvira Notari saria | Orlando | Irabazlea |
OCIC saria | Irabazlea |