Sally Salminen | |
---|---|
![]() (1941) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Sally Alina Ingeborg Salminen |
Jaiotza | Vårdö, 1906ko apirilaren 25a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Lehen hizkuntza | suediera |
Heriotza | Kopenhage, 1976ko uztailaren 18a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Holmen Cemetery (en) ![]() |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() |
Sally Alina Ingeborg Salminen (Vårdö, Åland, Finlandia, 1906ko apirilaren 25a – Kopenhage, Danimarka, 1976ko uztailaren 18a),[1] geroago Salminen-Dührkop, nazioartean ezaguna den nobelagile finlandiarra izan zen, suedieraz idatzi zuena . Åland uharteetatik (Finlandia) etorria zen.[2] Literaturako Nobel sarirako izendatu zuten hiru aldiz.[3]
Hamabi neba-arreba ziren eta bera zortzigarrena zen. Txikitan, idazle bihurtzeko ideia zuen, baina bere burua pobreegitzat eta prestakuntzarik gabekotzat jotzen zuen idazle gisa arrakasta izateko. Sendotza hartu ondoren, herriko janari-dendan lan egin zuen, Stockholmera (Suedia) dontzeila lan egitera joan zen arte. Suedian egon zen bitartean, korrespondentzia bidezko ikastaroak egin zituen eta bere denbora libreanl iburuak irakurri zituen.[1]
1930ean, Sally eta haren ahizpa, Aili, New Yorkera joan ziren. Han zegoela, bere denbora librean idatzi egiten zuen, eta hantxe hasi zuen bere lehen nobela ezagunenaren, Katrina lanaren, eskuizkribua. Finlandiako Holger Schildts Förlag editore suediarrak 1936an idazketa-lehiaketa bat iragarri zuen, eta Salminenek eskuizkribua aurkeztu zuen. Irabazi egin zuen eta Katrina urte berean argitaratu zen. Nobelak, ezkondu ondoren Ålandera joan zen emakume ostrobotnia baten, Katrinaren, bizitza kontatzen du. Katrina nazioarteko arrakasta bihurtu zen, eta denborarekin hogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli zen.[1]
Sally Salminen Johannes Dührkop daniar margolariarekin ezkondu zen 1940an, eta Danimarkara joan zen bizitzera. Salminenek idazle emankorra izaten jarraitu zuen, baina ez zen gai izan Katrina lehen nobelaren arrakasta errepikatzeko. Katrinaz gain, haren obra garrantzitsuenak Prins Efπ(1953) eta Vid Havet (1963) dira.[2]
Salminenen ahaide batzuk ere idazle nabarmenak izan ziren. Aili Nordgren (jaiotzez Salminen) (1908–1995) ahizpak hainbat liburu idatzi zituen. Runar Salminen neba txikiak (1912-1988) zenbait poesia-antologia kaleratu zituen, eta Uno Salminen neba nagusiak (1905-1991) fikziozko Erik Sundblom pertsonaiari buruzko trilogia liburua idatzi zuen.
Gainera, Aili Nordgren Ralf Nordgren (1936) eta Christina Remmerren (1941) semeak, Uno Salminenen alabak, hainbat liburu idatzi zituzten.[2]