Salma Solaun | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 2005eko martxoaren 2a (19 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta erritmikoa |
Salma Solaun (Gasteiz, Araba, 2005eko martxoaren 2a) gimnasia erritmikoan, banakako zein taldekako modalitatean, lehiatzen den kirolaria da.[1]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartuko du.[2]
Salma Solaun txiki-txikitan hasi zen gimnasia erritmikoan. Hiru urte besterik ez zituen, Gasteizko Beti Aurrera Klubean sartu zenean. Espainiako txapelduna izan zen, bere lehen estreinaldian (2015), Espainiako Taldekako txapelduna urte horretan bertan, eta Espainiako txapeldun absolutua, Alebinetan, 2016. urtean.[1]
Banakako modalitatean, Moskuko Munduko Junior Txapelketan (2019) brontzezko domina lortu zuen zinta ariketan. 2021ean, lesio larria izan zuen ezkerreko belaunean, eta, horren ondorioz, galdu egin zuen Japonian urte horretan bertan jokatutako munduko txapelketa. Teresa Gorospe kideak ordezkatu zuen.
Indarberritu ondoren, Espainiako taldekako selekzioarekin lehiatu zen, senior kategorian eta zilarrezko domina lortu zuten Tel-Aviven (Israel) jokatutako munduko txapelketan, zinta eta pilotekin. Horrez gain, brontzezko hiru domina eskuratu zituen 2022ko Gimnasia Erritmikoko Munduko Txapelketan, Bulgariako Sofia hirian,[3][4] eta zilarrezko domina bat 2022ko Gimnasia Erritmikoko Europako Txapelketan.[5][6]
Munduko Kopako hainbat domina ere irabazi zituen.
Munduko txapelketa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Sofia (Bulgaria) | Lehiaketa osoa | |
2022 | Sofia (Bulgaria) | Taldekako lehiaketa | |
2022 | Sofia (Bulgaria) | 5 uztaiarekin | |
Europako txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Tel Aviv (Israel) | 3 zintarekin + 2 pilotarekin | |
Juniorren Munduko Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2019 | Mosku (Errusia) | Zinta |