Samsu-Ditana

Samsu-Ditana
Babiloniako errege

K.a. 1625 - K.a. 1595
Bizitza
JaiotzaK.a. XVII. mendea
HerrialdeaBabilonia
HeriotzaK.a. XVI. mendea ( urte)
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Samsu-Ditana, Babiloniako Lehen Dinastiako hamaikagarren eta azken erregea izan zen, K.a. 1625 eta K.a. 1595 bitartean gobernatu zuelarik.

Bere erregealdia, Antzinako erregeen kronikan eta babiloniar errege zerrenda ezberdinetan agertzen da. Hala ere, egundaino, ez da bere erregealdiko idazkun bakar bat ere iritsi. Garai nahaspilatsu batean gobernatu zuen, erresuma osoan krisi ekonomiko eta soziala nagusi zen garai batean. Dirudienez, tronua eta bizitza galdu zituen Mursili I.a buru zuten hititen ustekabeko erasoan, azkenik, hititek, Babilonia konkistatu zutelarik.


Aurrekoa
Ammi-Saduqa
Babiloniako erregea
Babiloniako I. dinastia (K.a. 1625-K.a. 1595)
Ondorengoa
Dinastiako azkena izan zen