Samuha

Samuha
Datuak
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaMalatya probintzia
Koordenatuak38°06′N 38°00′E / 38.1°N 38°E / 38.1; 38
Map

Samuha hiri hitita baten izena da, bere kokapen zehatza ezagutzen ez delarik, eta Tudhalia II.aren erregealdian (K.a. 1385-K.a. 1360 gutxi gora-behera), garrantzi handia izan zuena.

Arnuanda I.aren erregealdiaren amaiera aldera, hititeninperioa, mendekoen matxinadek eta herri barbaroen inbasioek hondatu zuten, azken hauen artean, gasgas herriena nabarmendu behar da, Hattusa hiriburua hartzera heldu zirenak. Tudhalia II.ak, tronura igotzean, Samuhan behin behineko hiriburu bat ezartzea erabakitzen du, Hattusa birkonkistatu arte (handik gutxira gertatu zena), eta garai honetan lortzen du hiriak bere dizdirarik handiena, ordutik aurrera gainbehera etorri zelarik.

Samuha, hititar erlijioarentzako ere garrantzitsua zen, bi jainko garrantzitsuren gurtza gune bezala: ekaitz jainkoa, eta Sausga, Ishtarren baliokide hitita. Hain gurtua zen Sausga, ezen Hattusili III.a hititar erregeak, bere karrera, jainkosa honen apaiz bezala Samuhan hasi zuela.

Ez da ezagutzen Samuhari buruzko erreferentzia gehiagorik Hattusili III.aren erregealdiaren ondoren.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkeologia Artikulu hau arkeologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.