San Frantzisko | |
---|---|
Euskal Herria | |
Mariaren Bihotza plaza | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Ibaiondo |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′22″N 2°55′45″W / 43.2561°N 2.9292°W |
Azalera | 0,16 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 6.912 (2023) |
Dentsitatea | 40.659 bizt/km² |
San Frantzisko Bilboko auzoa da, Ibaiondo barrutian dagoena eta "goi-aldeko auzoa" izena hartzen duena Zabala eta Bilbo Zaharrarekin batera.
Auzoak 6.713 biztanle eta 0,16 kilometro karratuko azalera dauka (2006an Bilboko udalak emaniko datuen arabera). Auzoak Bilbo Zaharrarekin eta Bilboko itsasadarrarekin egiten du muga. Bilbo Zaharra eta Atxurirekin batera Zazpikaleetatik kanpo garatu ziren errebaletako bat izan zen San Frantzisko.
Miribillako mehategien garapenarekin batera, hainbat langile etorri ziren auzora lan egin eta bizitzera. Mehategi horiek, San Luis, Malaespera eta Abandonada ziren. 1862ean Bilboko zabalgune proiektua oraindik aurkeztear zegoela, gauzatu ez zen zabalgune txiki baterako proiektua aurkeztu zen.
Abandoko elizatearen anexioarekin batera, XIX. mende eta XX. mendeen artean, auzoan etxebizitza ugari eraiki ziren, askotan halamoduzko materialak erabilita, eta inolako zerbitzurik gabe (urte askotan zehar etxe askok ez zuten komunik ezta sanemendu sistemarik izan).
1980ko hamarkadan auzoak degradazio handia pairatu zuen drogak, delinkuentzia, prostituzioa eta lotutako gaixotasunak zirela-eta, gaur egun arte horren guztiaren aztarnak mantenduz, askoz maila apalagoan. Historikoki immigrazio handiko tokia izanda, gaur egun ere etorkin kopururik handiena espainiar estatutik kanpokoa da.
Zazpikaleekin Erribera eta Mesedeetako zubiek lotuta dago, eta Abandorekin Cantalojas zubiaren bidez.
San Frantziskon liburutegi aipagarria eta hainbat kultura elkarte ditugu. Halaber, Bilborock-La Merced aretoa auzo honetan kokatuta dago, musika artxibategi daukana.
Bestalde, auzo honetako San Frantzisko kalean kokatzen da Bilboko Berreginen Museoa.
Mariaren Bihotza plazan aintzinako komentu baten arrastoak daude ikusgai, aparkaleku bat egiten hasi eta agertu zirenak.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
Bilboko auzoak | ||
---|---|---|
Abando • Abusu • Altamira • Ametzola • Arabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo Zaharra • Bolueta • Buia • Deustuko Doneperiaga • Elorrieta • Errekaldeberri • Gazteleku • Ibarrekolanda • Indautxu • Iralabarri • Iturrialde • Iturrigorri • Kastrexana • Larraskitu • Lorategi-hiria • Masustegi • Matiko • Miribilla • Olabeaga • Otxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Ignazio • Santa Ana • Santutxu • Solokoetxe • Txurdinaga • Uretamendi • Uribarri • Zabala • Zazpikaleak • Zorrotza • Zurbaran |