San Luigi dei Francesi | |
---|---|
chiesa di San Luigi dei Francesi | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Muga-hiri | Erroma |
Koordenatuak | 41°53′58″N 12°28′29″E / 41.89958°N 12.47467°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1518 |
Izenaren jatorria | Luis IX.a Frantziakoa |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Erromako elizbarrutia |
Izena | Luis IX.a Frantziakoa |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Domenico Fontana Plautilla Bricci (en) |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Dimentsioak | 35 () × 51 () m |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | piazza San Luigi de' Francesi - Roma eta Piazza di San Luigi de Francesi - Roma |
E-posta | mailto:contact@saintlouis-rome.net |
Telefonoa | tel:+39-06-688271 |
Webgune ofiziala | |
San Luigi dei Francesi ( italieraz, San Luis Frantsesena) Erromako eliza katoliko bat da, izen bereko plazan kokatua, Piazza Navona-tik gertu dagoena[1]. Erromako frantziarren komunitateko eliza nazionala da.
Eliza Giacomo della Porta arkitektuak diseinatu zuen eta Domenico Fontanak zuzendu zuen eraikuntza 1518 eta 1589 urteen artean. Lehenengo harria Giulio de Medici kardinalak jarri zuen, gero Klemente VII.a aita santua izango zenak.
Frantziako errege eta nobleen babesarekin egin zen lana, horien artean: Henrike II.a, Henrike III.a, eta Katalina Medici. Frantziako Erromako eliza nazionaltzat jotzen da. Konsagratua dago Andre Mariaren, Dionisio Areopagitaren eta San Luis Frantziako errege santuaren izenetan.
Frantziako pertsonaia historiko asko agertzen dira barruko ikonografian, hala nola San Luis bera, Karlomagno, Santa Klotilde, San Denis Pariskoas eta Klovis I.a.Erromako frantziarren komunitateko pertsonaia ehorzketa lekua ere bada eliza hau. Horien artean daude, Pauline de Beaumont, Chateaubrianden maitalea;Frederic Bastiat ekonomista, edo Claude Gellee margolaria.
Frantziak Egoitza Santuan duen enbaxadak elizaren administrazioan parte-hartze zuzena du, eta ohituraz, elizako kardinal titulua Parisko artzapezpikuak dauka[2].
Elizako artelanen artean, Contarelli kaperakoak nabarmentzen dira: San Mateo apostoluari dedikatutako kapera da, eta Caravaggio Barrokoko maisuaren hiru margolan eder daude han, 1599 - 1600 urteetan eginak: