San Vicente de la Sonsierra

Artikulu hau Sonsierrako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Vicente».
San Vicente de la Sonsierra
Errioxako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
AlkateaJavier Luis Fernandez Mendoza (en) Itzuli
Izen ofizialaSan Vicente de la Sonsierra
Posta kodea26338
INEk ezarritako kodea26142
HerriburuaSan Vicente de la Sonsierra
Geografia
Koordenatuak42°33′44″N 2°45′33″W / 42.562222222222°N 2.7591666666667°W / 42.562222222222; -2.7591666666667
Map
Azalera48,56 km²
Altuera497 m
MugakideakÁbalos, Mañueta, Bastida, Urizaharra, San Asensio eta Briones
Demografia
Biztanleria1.010 (2023)
−21 (2022)
alt_left 470 (%46,5) (%51,5) 520 alt_right
Dentsitatea21 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaLO
sanvicentedelasonsierra.org

San Vicente de la Sonsierra Errioxako udalerria da, 2020an 996 biztanle zituena. Logroño hiriburutik 35 km mendebaldera kokaturik dago, Ebro ibaiaren ezkerreko ertzean[1]. San Vicente de la Sonsierra gotorlekua X. mendean sortu zuen Nafarroako Erresumak.

Los Picaos penitentzia prozesioarengatik da ezaguna[2].

Antzinako Nafarroako Sonsierra eskualdean kokaturik dago, Toloño mendilerroaren oinean, hortik bere izena. Ebro ibaiaren iparraldeko ertzean kokaturik dauden Errioxako hiru udalerrietako bat da, besteak Briñas eta Ábalos izanda.

497 metroko altuera hartzen duen muino batean eraikita dago, Ebro ibaiaren gainean.

San Vicente de la Sonsierra herriguneaz gain badaude beste hainbat herri udalerrian. Aipagarrienak Rivas de Tereso (16 biztanle 2013an) eta Peciña (7 biztanle 2013an) dira. Hauetaz gain Orzales, Doroño eta Pangua hustuta daude.

Aurrehistorian eremua populatua izan zela adierazten duten hainbat aztarna aurkitu dira, Neolito garaiko Cascajako trikuharria eta Burdin Aroko la Nava herrixka esate baterako[3].

Santa María de La Piscina baseliza inguruan X. mendea baino lehenagoko herrixka bat izan zela erakusten dute baseliza berriztatzerakoan aurkitu zitutzen hilobiek. XIV. mende aldera hustuko zen, Gaztelako Gerra Zibilean, eta bertako biztanleek Peciña sortu zuten, izenak Piscinaren aldaera ematen du[4]. San Vicente de la Sonsierra herrigunetik 6 kilometro mendialdera kokaturik dago.

Sonsierra eskualdean herrixka ugari aurkitzen ziren baseliza bati lotuak. San Martín de Sonsierra, San Juan, San Pablo, San Pelayo, Doroño, San Román, Hornillos, Orzales, Artajona, Pangua, Santiago, Mutilluri, Peciña, Ribas eta Ábalos dokumentatu dira.

San Vicente de la Sonsierra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
IX. mendean Eneko Arista Iruñeko erregeak Buradon eta Logroño artean muga egonkor bat ezarri nahi izan zuen eta inguruko hainbat herri gotortu zituen. 934 inguruan sortu zen San Vicente de la Sonsierra[5].

Antso III.a Gartzeitz Iruñeko erregeak 1014an San Vicente eta haren ondasunak Leireko monasterioari eman zizkion eta XIV. menderarte haren menpekoa izan zen. XI. mendean Ebro ibaiaren gainean zubi gotortu bat eraiki zen bi dorre zituena eta pasabide garrantzitsua izanik zeharkatzerakoan zerga kobratzen zen[6]. 1172. urtean Antso VI.a Nafarroakoak Guardiako Forua eman zion, Logroñoko Foruaren oso antzekoa zena. Haren semeak, Antso VII.ak gaztelua eraiki zuen 1194an eta eremua harresitu zuen[5]. Navas de Tolosako guduaren ondoren Piscinako Etxeak kateen armarria jaso zuen.

Hurrengo urteetan borroka ugari izan zituen inguruan. XIII. mendean ibaiaren beste aldean dagoen Briones herriarekin izan zituen istiluak. 1367an Gaztelako Petri I.a Ankerraren eta Henrike II.aren arteko borrokak bete betean harrapatu zuen. Hernikeren tropek gaztelua ezin izan zuten hartu eta San Vicente inguruko herrixka guztiak erre zituzten, Ábalos baino ez zen salbatu. Gerra honen amaieran Nafarroaren esku gelditu zen eta Henrikeren tropen aurrean erakutsitako adoreagatik Karlos II.ak kaparetasuna eman zien San Vicenteko biztanleei eta haien ondorengoei[5]. 1373an Gaztela eta Nafarroaren arteko itunaren bidez Logroño gaztelarrei itzuli arren San Vicentek Nafarroako Erresuman jarraitu zuen.

San Vicente de la Sonsierrako gaztelua.

XV. mendean borrokek jarraitu zuten eta Pedro Fernández de Velascok San Vicente erasotu zuen. 1437an Gaztelak eta Nafarroak bake itun berria sinatu artean istilu ugari izan ziren. 1451ean Nafarroako Gerra Zibila hasi zen Joan II.a Aragoikoaren eta Karlos Bianako Printzearen artean eta 1464an amaitzerakoan San Vicente de la Sonsierra Gaztelako Erresumak eskuratu zuen[5]. Gaztelak Nafarroa konkistatzerakoan muga eremua izateari utzi zion eta hainbat mendetako bakealdia iritsi zen.

1657ko urriaren 7an Castilnovoko kondeak (orduan San Vicenteren jabea zenak) Ábalos herriari independentzia eman zion[5].

XIX. mendean hainbat gerra izan zituen berriz. 1807 eta 1813 artean tropa frantsesek okupatu zuten herria. 1833an Lehen Karlistaldian Zurbano jeneral liberalak okupatu zuen eta 1876 artean izan ziren ondorengo gerratan ere kalte handiak jasan zituen San Vicentek[5].

Biztanleriaren bilakaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araba Bus sareko   eta  lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
9 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)Armentia TrebiñuArgoteAlbaitaBaxauriObekuriNavarreteBernedoMeanuriMeanoEkoraOionLogroño (Portales)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)Armentia TrebiñuUrizaharraLeza (ospitalea)GuardiaGuardia (hotel-gasolindegia)Logroño (Portales)
Logroño
(geltokia)
10 Logroño
(geltokia)
Logroño (Portales)CasablancaSernaAsaGuardia (hotel-gasolindegia)GuardiaPaganosNabaridasLezaLeza (ospitalea)SamaniegoAbaloseDonebikendi ZuntzerraBastida Haro
17 Bilbo ZanbranaBriñasHaroBastidaDonebikendi ZuntzerraAbaloseSamaniegoLeza (ospitalea)GuardiaAsa Logroño
(geltokia)
Mahastiak San Vicente de la Sonsierra inguruan.

San Vicente de la Sonsierraren ekonomia ardogintzan oinarritzen da. 20 upategi inguru daude herrian eta guztira 30 km2-ko azalera hartzen dute mahastiek. Honako hauek dira San Vicenteko upategik:

  • Bodegas y Viñedos Carlos Moro
  • Bodegas Castillo de Mendoza
  • Bodega Classica
  • Bodegas del Monge Garbarti Viña Ane
  • Bodega Heredad de San Andrés
  • Bodegas Hermanos Peciña
  • Bodegas Lagar de Zabala
  • Bodegas Moraza
  • Bodegas Olmaza
  • Bodegas Ramírez de la Piscina
  • Bodegas Señorío de San Vicente
  • Bodegas Sierra Cantabria
  • Bodegas Sonsierra
  • Bodega Teodoro Ruiz Monge
  • Bodegas Vicente Apilánez Ruiz y dos
  • Bodegas y Viñedos Ramírez de Inoriza
  • Bodega Valdeloyo
  • Bodega Abel Mendoza Monge
  • Bodega Contador - Benjamín Romeo
  • Bodegas Jesús Ramírez Aguirre
  • Bodegas y Viñedos Carlos Moro
Los Picaos.

San Vicente de la Sonsierrako kultur ekintza ezagunena Los Picaos da. Urteko hainbat egunetan egiten da, Aste Satuan eta maiatzeko eta iraileko gurutze santuan. Prozesioan eta nekaldian doazen penitenteak autoflagelatu egiten dira. Borondatezko ekintza da eta itxaron zeerrenda luzea izaten da bertan parte hartzeko. Cofradía de la Santa Vera Cruz de San Vicente kofradiak antolatzen du XVI. mendetik[2].

Herriko jai nagusiak urtarrilaren 22an (San Bizente eguna), ekainaren 26an (San Pelaio eguna) eta irailaren 7 eta 12 artean (Virgen de los Remedios).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Distancia de Logroño a San Vicente de la Sonsierra» www.distanciasentreciudades.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-13).
  2. a b (Gaztelaniaz) «San Vicente de la Sonsierra - Destino» La Rioja Turismo@es||| (Noiz kontsultatua: 2021-09-13).
  3. (Gaztelaniaz) DGTIC, Administración. «Historia» www.sanvicentedelasonsierra.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-13).
  4. (Gaztelaniaz) DGTIC, Administración. «Conjunto arqueológico de Santa María de La Piscina» www.sanvicentedelasonsierra.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-13).
  5. a b c d e f (Gaztelaniaz) DGTIC, Administración. «Historia» www.sanvicentedelasonsierra.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-13).
  6. (Gaztelaniaz) Ruta por la Rioja: ¿Qué ver en San Vicente de la Sonsierra? | Rutas por España. (Noiz kontsultatua: 2021-09-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]