Sant'Agnese in Agone | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Italiako eskualdeak | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Muga-hiri | Erroma |
Koordenatuak | 41°53′56″N 12°28′21″E / 41.89877°N 12.4726°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1650 |
Izenaren jatorria | Aines (martiria) |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Erromako elizbarrutia |
Izena | Aines (martiria) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Carlo Rainaldi Francesco Borromini |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
Kontaktua | |
E-posta | mailto:info@santagneseinagone.org |
Webgune ofiziala | |
Sant'Agnese in Agone Erromako eliza bat da, Navona enparantzan kokaturik dagoena, Parione rionean.
In agone izenak "hilzorian" esan nahi du. Navona enparantzaren jatorrizko izena piazza in agone zen, izan ere enparantza erromatarren Stadium itxuran eraiki baitzen. Erabilerak in agone izena navona izenera aldatu zuen. Aines izenaren italierazko forma da Agnese, Santa Aines edo Santa Ines martiriari dedikatua baitago, eta bertan baitaude santuaren erlikiak.
Inozentzio X.a Aita Santuak, jaiotzez Giovanni Battista Pamphili, bere familiaren jauregiaren ondoan kapera bat egiteko agindua eman zuen, horrela familiakoak etxetik atera gabe joan zitezkeen mezatara. Inozentzio X.a Navona enparantza bere familiari loturiko espazioa sortu nahian ari zen garai hartan. Girolamo Rainaldi arkitektoak 1652an gurutze greziarreko oinarria zuen eraikia diseinatu zuen, hasieran Via Santa Maria dell’Anima kalera begira, plazatik kanpo.
1652an bertan eraikuntza lanak hasi ziren arren hasierako diseinuak aldaketa ugari izan zituen. Francesco Borromini arkitekto ezagunak Rainaldirekin batera aldaketak adostu eta proiektua birdiseinatu zuen. 1655ean Inozentzio X.a hil zen eta ardura bere iloba Camillo Pamphilik hartu behar zuen arren interes handirik ez zuen erakutsi eta Borrominik proiektua bertan behera utzi zuen 1657an.
1668an Camilloren alaba zen Olympia Pamphilik ardura hartu eta Rainaldi eta Ciro Ferrik bukatu zuten lana, Borrominiren diseinuan aldaketa nabarmenak egin zituzten ordea.
Elizaren aurrealdean Navona enparantza dago, eta atetik gertuen, bertako monumentuen artean, Lau Ibaien Iturria zeinean irudi batek bere eskua altxatua du Borrominiren eliza ikusi nahi ez balu bezala. Lau Ibaien Iturria Berniniren lana izanik eta bera eta Borromini etsai artistiko eta profesional sutsuak zirelarik, esan ohi da Berninik nahita egin zuela keinu hori estatuaren bidez. Leienda urbanoa da, ordea, lehenago amaitu baitziren plazako iturri eta eskulturak eliza baino[1].