Sant'Agostino eliza (Erroma) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Muga-hiri | Erroma |
Koordenatuak | 41°54′03″N 12°28′27″E / 41.9008019°N 12.47425985°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XV. mendea |
Izenaren jatorria | Trifon |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Erromako elizbarrutia |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | via della Scrofa, 80 - Roma |
E-posta | mailto:roma.santagostino@agostiniani.it |
Webgune ofiziala | |
Sant'Agostino Erromako eliza katoliko bat da, Navona enparantzatik gertu. Pizkundean Erroman eraikitako lehen elizetako bat izan zen. Pizkunde hasierako estilo tipikoa du elizak.
Elizaren eraikuntza Guillaume d'Estouteville kardinalak finantzatu zuen (1477-1483)[1]. Fatxada 1483 urtean eraiki zuen Giacomo di Pietrasantak, trabertino harriak ekarrita Koliseotik. Elizaren marrazketa XV. mendeko Baccio Pintelli arkitektoarena dela uste da, baina Luigi Vanvitellik eraldatu egin zuen barrualdea XVIII. mendean. [2]
Artelan garrantzitsuak gordetzen ditu elizak barruan. Preziatuena, Madonna di Loreto Cavalletti margoa (ezkerreko lehen kaperan ikusgai), Caravaggioren lehen garaiko estilo barrokoaren adierazgarri ederra. [3]
Guercinoren margo-oihal bat ere aipa daiteke (San Agustin, Joan Ebanjelaria eta Jeronimo), eta Rafaelen Isaias profeta, fresko bat.[4]
Eskulturen artean, aipa litezke Santa Ana eta Ama Birjina haurrarekin, Andrea Sansovinok eginiko estatua; eta haren dizipulu izan zen Jacopo Sansovinoren Madonna del Parto (Erditzearen Andre Maria). Kondairak dio honen oinarria izan zela antzinako Erromako estatua bat, zeinean Agripinak eusten zion Neron semeari besoetan. Tradizio bizia dago oraindik ere estatua honen inguruan: erditze segurua izateko eskaera egiten diete katolikoek irudi honi, eta desira betetakoan, haur jaioberriaren opariren bat eskaini ohi zaio: tarteka kentzen dituzten haurren eskaintzez betea egon ohi da beraz aldarea, baita XXI. mendean ere[5].