Santo Daime

Santo Daime
Datuak
Motaerlijioa eta new religious movement (en) Itzuli
webgune ofiziala

Santo Daime kultu sinkretikoa da, Brasilgo Acre estatuan sortua, Amazonian, 1930eko hamarkadan.[1] Raimundo Irineu Serrak sortu zuen, Padrinho Irineu deitzen zutena eta gaur egungo jarraitzaileek Mestre Irineu deitua.[2]

Kultu horrek elementu kristauak (herri-katolizismokoak), Europako tradizio espiritistakoak, indigenak eta afrikarrak biltzen ditu nahasketa ispiritual batean, eta Amazoniako medikuntza tradizionalaren parte izan den ayahuasca izeneko infusioa hartzea barnebiltzen du.[3] Substantzia psikoaktibo enteogenoak hartzean oinarritutako errituak ditu, kontzientziaren eta adimenaren egoera asaldatuak bilatuz.[1]

Gaur egun, Brasilen eta munduan 10.000 jarraitzaile inguru dituela kalkulatzen da. Legez eratutako elizak daude ia Brasilgo estatu guztietan eta Espainian eta Herbehereetan, besteak beste, eta baita doktrinaren gurtzak ospatzen dituzten taldeak ere Perun, Bolivian, Estatu Batuetan, Kanadan, Japonian, Mexikon, Argentinan, Txilen, Uruguain, Venezuelan, Ekuadorren, Kolonbian eta Portugalen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]