Santu-irudien iruzurra leku publikoetan egiten duten iruzurra da. 1910ean sortu zuen Julián Delgado espainiarrak.[1]
Buruko ezintasun bat duelako itxura egiten ari den iruzurgilea biktimarengana hurbiltzen da, billetez beteriko gutun-azal batekin, eta barrukoa santu-irudiak direla esaten dio. Une horretan, konplize bat hurbilduko da, eta biktima konbentzituko du elkarrekin dirudun gutun-azala duen pertsonari iruzur egiteko, hau da, bere "santu-irudien" truke diru apur bat eskaintzeko. Dirua eman ondoren, biktimak gutun-azala jasoko du, baina hura irekitzean, dirua beharrean paper zatiak baino ez daudela ikusiko du.[2]