Sao Pauloko biurtekoa | |
---|---|
Datuak | |
Mota | biennale (en) |
Herrialdea | Brasil |
Historia | |
Sorrera | 1951 |
webgune ofiziala |
Sao Paulo Biurtekoa (edo Sao Pauloko bienala) nazioarteko erakusketa bat da arte modernozkoa. 1951n sortu zen eta bi urtez behin antolatzen da Ciccillo Matarazzo Pabiloian Sao Paulo hirian kokatutako Ibirapuera Parkean.[1] Sao Pauloko Arte Modernoko Museoaren zuzendariaren ekimena izan zen, Ciccillo Matarazzo Veneziako Bienala erakusketan inspiratuta, Brasilgo arte modernoa zabaltzeko helburuarekin.[2] Veneziako Bienalaren ondoan Sao Paolokoa da mundu mailako bigarren arte bienal garrantzitsuena. Latinoamerikako arte modernoaren erakusketa nagusietako bat da.[3] 2002ko ekitaldian (25garrena) seiehun eta hirurogeita hamar mila bisitari izan zituen.
Jorge Oteizak 1957ko edizioan 29 eskultura aurkeztu zituen, hamar familiatan banatuta, Nazioarteko Eskultura Sari nagusia lortu zuen. Sari Nagusia Georgio Morandi Italiarrak jaso zuen eta pinturako saria Ben Nicholson ingelesak.[4][5]