Sarazm protohiriaren aztarnategia1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Sarazmeko erorkinak. | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iii |
Erreferentzia | 1141 |
Kokalekua | Tajikistan |
Eskualdea2 | Asia/Ozeania |
Koordenatuak | 39°31′N 67°34′E / 39.517°N 67.567°E |
Izen ematea | 2010 (XXXIV. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Sarazm antzinako hiria da eta, halaber, Tajikistango jamoat. Tajikistango iparmendebaldean dago, Panjakent barrutian, Sughd probintzian, Uzbekistango mugatik gertu.
Zeravshan haraneko aztarnategi arkeologiko honek giza-presentziaren testigantza lurraldean orain bost mila urtetan ematen du; dirudienez, Erdialdeko Asiaren gune metalurgiko handiena zen, esportazioarako prestatuta batez ere. K.a. 2000 urtean, Indo-irandarren etorrerarekin, tokia utzia izan zen.
Dena dela, hiriaren historia ez zen hor bukatu. Antza denez, geroago, meategien aktibitatearekin berriro suspertu zuten, bereziki turkesa eta kobre ateratzeko. Halaber, hiriak nekazal ekoizpenean garrantzi handia lortu zuen.
Aztarnategia bertako nezakazari batek, Ashurali Tailonov, 1976an aurkitu zuen, eraikin baten hondakinetan kobrezko daga bat topatu zuenean. Hurrengo urtean, 1977an, Abdullo Isakov irakaslearen gidaritzapean eta arkeologo frantziarren laguntzaz, indusketa-lanak hasi ziren
Unescok Sarazm protohiriaren aztarnategia 2010ean Gizateriaren ondarea deklaratu zuen. Tajikistango lehendabizikoa izan zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sarazm |