Sarcomastigophora protistaren barruan sailkatutako filum obsoleto bat da. Gaur egun erabiltzen ez den arren, oraindik sailkapen askotan agertzen da. Bere barruan Mastigophora (adibidez dinoflagelatuak) eta Sarcodina (ameboideoak, foraminiferoak eta erradiolarioak) sartzen ziren. Talde hauetako gehienak oso erabilgarriak dira mikropaleontologiarako, kosmopolitak diren espezie asko baitaude eta oso azkar eboluzionatzen baitute.
Sailkatzeko irizpidea zen endosomako nukleoaren inguruan kromatinazko eraztun bat izatea, kromatinarik gabeko gune baten inguruan. Gainera mugikorrak dira flageloa, pseudopodoak edo biak dituztelako. Ez da talde natural bat (ahaidetzarik gabekoa da) eta ez da erabiltzen sailkapen modernoetan, baina biologiako testu liburu askotan agertzen da.