Sargazo itsaso zabala | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Jean Rhys (1966) |
Argitaratze-data | 1966ko urria |
Generoa | Eleberri postmoderno |
Jatorrizko izenburua | Wide Sargasso Sea |
Argitaletxea | André Deutsch (en) ![]() ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Orrialdeak | 192 |
ISBN | 0-233-95866-5 |
OCLC | 4248898 |
Euskaraz | |
Izenburua | Sargazo itsaso zabala |
Itzultzailea | Txomin Arratibel |
Argitaratze-data | 2005 |
Bilduma | Literatura Unibertsala |
Orrialdeak | 188 |
ISBN | 9788497833325 |
Sargazo itsaso zabala (Wide Sargasso Sea, ingelesez) Jean Rhys dominikar idazlearen eleberri bat da. 1966an argitaratu zen ingelesez, jatorrizko hizkuntzan. Euskaraz 2005ean argitaratu zuten Alberdania eta Elkar argitaletxeek, eta itzultzailea Txomin Arratibel izan zen.
Eleberri hau Charlotte Brontë idazle ingelesaren Jane Eyre eleberriaren lehen zati gisakoa da.
Liburuak Rochester andrea —Antoinette (Bertha) Cosway (Mason)— emakume kreole zuriaren bizitzako lehen urteak kontatzen ditu, bere Karibeko haurtzarotik ezkondu eta gero Ingalaterrara eramaten duten arte. Bera gizarte-patriarkal batean harrapatuta dago, non ez europar zuriek ez karibetar beltzek ez zuten euretartzat hartzen. Jean Rhysek Charlotte Brontëren teilatupeko emakume zoroaren bizitza berrasmatzen du. Kolonia-garai osteko eleberri asko bezala, eleberri hau arraza-desberdintasunaz, lekualdatzeaz eta asimilazioaz aritzen da.
Liburua Britainiar Inperioko esklabotza deuseztatzearen ondoren (1834an gertatutakoa) hasten da eta hiru zatitan dago banatuta. Lehenengo zatian Antoinette protagonistak Jamaikako Coulibrin iragandako haurtzaroa eta gaztaroa azaltzen ditu, baita amaren buru-ezegonkortasuna eta adimen urriko nebaren heriotza tragikoa ere.
Bigarren zatian, Dominikako Granboisen kokatuta dago istorioa eta senarraren —izenik gabe, eleberri honetan; Rochester jauna, Jane Eyren—ikuspuntutik azaltzen zaigu. Antoinetteren gainbeheraren eragile nagusia elkarrenganako susmoa da, Antoinetteren neba-orde batek puztuta. Bion arteko egoera larritu egiten da Christophine neskame zaharrak duen senarrarenganako mesfidantzagatik. Gainera, senarrak izena aldatzen dio Antoinetteri, Bertha deitzen hasten delako.
Hirugarren zatia, Antoinetteren (Bertha, orain) ikuspuntutik adierazita dago. Ingalaterran daude, senarraren familiaren etxe handian. Antoinette giltzapetuta bizi da logela batean, neskame batek zainduta.
Bi eleberrien arteko ezberdintasunik nagusiena hau da: Rochester jaunaren lehen emazte Bertha Mason (“teilatupeko zoroa”) Antoinette Cosway emakume zaurgarri bihurtzen duela Jean Rhysek. Antoinette itxaropenak, beldurrak eta nahiak dituen emakumea da orain.
Jane Eyreren and Antoinetteren pertsonaiak oso antzekoak dira: biak gazte burujabe, bizi eta irudimentsuak dira, haurtzaro gogorra izan dute, eskola erlijiotsuetan hezi dituzte, goi klaseak erdeinatu ditu, eta biak ezkontzen dira Rochester jaunarekin. Alabaina, Antoinette hezigaitzagoa eta buru-ezegonkorragoa da, bizipen gogorragoak izan dituelako.