Sarina Wiegman

Sarina Wiegman

Q115042469 Itzuli

Bizitza
JaiotzaHaga1969ko urriaren 26a (55 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Hezkuntza
HeziketaIpar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Netherlands women's national football team1987 / 20011043
Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea1989 / 1989244
Ter Leede1994 / 2003
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Altuera167 zentimetro
Jasotako sariak

Twitter: wiegman_s Instagram: sarina.wiegman FIFA: 163392 Edit the value on Wikidata

Sarina Wiegman-Glotzbach (Haga, Herbehereak, 1969ko urriaren 26a) Ingalaterrako Emakumezkoen Futbol Selekzioko entrenatzaile eta futbolari ohia da. 2001ean, nazioarteko 100 partidetara iritsi zen lehen herbeherear futbolaria izan zen (gizonezkoen eta emakumezkoen kategorian).[1][2]

Herbeheretako selekzioarekin, 2017 Eurokopa irabazi zuen, Herbehereak lehen txapelketa kontinentala lortuta.

2020ko abuztuan, Ingalaterrako selekzioko hurrengo entrenatzaile izendatu zuten, eta 2021etik aurrera hartu zuen kargua.[3] 2022ko Eurokopan, 2017an egindakoa errepikatu zuen, eta lehen titulu kontinentala eman zion Ingalaterrari.

Wiegman Hagan jaio zen eta kalean hasi zen futbolean.[4] 6 urte zituela, Wassenaar izeneko gizonezko ESDO taldean jardun zuen, baita Hagako HSV Celeritas taldean ere.

Futbol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987an, KFC '71n hasi zen, eta urte berean irabazi zuen KNVB Kopa .[4]

1988an, Txinako 1988ko Emakumezkoen Futboleko Nazioarteko Txapelketan, Anson Dorrance (AEBetako Selekzioko entrenatzailea) ezagutu zuen, eta Chapel Hilleko Ipar Carolinako Unibertsitatera ikastera eta North Carolina Tar Heels taldearekin jokatzera gonbidatu zuen.[1] Ipar Carolinan, Wiegmanek Mia Hamm edo Kristine Lilly jokalari nabarmenekin jokatu zuen. 1989an Tar Heels taldearekin NCAAko Lehen mailako txapelduna izan zen.

Geroago, taldearen kalitatea eta "maila goreneko" lan baldintzak deskribatu zituen, eta Herbeheretakoekin alderatu zuen. "Hemen (Herbehereak), jokalari guztiek futbolaz gain beste lan bat izan behar zuten." Gorputz-hezkuntzako irakaslea izan zen.

1994an, Ter Leederekin elkartu zen, eta bi Hoofdklasse (2001 eta 2003) eta KNVB Kopa bat irabazi zituen 2001ean.[5] Wiegman 2003an erretiratu zen, bigarren umea izateko zegoenean.[6]

Selekzio nazionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986an, 16 urte zituela, Wiegmani lehen aldiz deitu zioten Herbeheretako Lehen mailako selekzio Absoluturako. 1987ko maiatzaren 23an, Norvegiaren aurkako partida batean egin zuen debuta.[7] 1988ko Emakumezkoen Futboleko Nazioarteko Txapelketan hartu zuen parte, eta Herbeherearrak final-laurdenetara iritsi ziren. 1989ko Europako Txapelketako final-laurdenetara eta 1991ko eta 1993ko Eurokopetara iristen lagundu zuen.

2001eko apirilaren 9an, Wiegmanek 100. nazioarteko partida jokatu zuen Danimarkako lagunarteko partida batean, eta hori lortzen zuen Herbehereetako lehen futbolaria izan zen (gizonezkoak eta emakumezkoak).[8] Bi egun geroago, Louis van Gaal Herbehereetako gizonezkoen hautaketa-entrenatzaileak eman zion saria. Hitzaldian hauxe esan zuen:

"Errespetu handia dut Sarinarekiko. Gizonentzat, dena ematen da. Hemen (emakumezkoetan), askoz zailagoa da hori."

Taldeko kapitain izendatu eta 104 partida jokatu ondoren, Wiegmanek 2001eko ekainaren 14an jokatu zuen azken nazioarteko partida.[9]

Entrenatzaile

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006ko urtarrilaren 24an jakinarazi zen Wiegman izango zela Ter Leederen hurrengo entrenatzailea. Taldearekin Hoofdklasse eta KNVB Kopa irabazi zituen 2007an.[5]

ADO Den Haag Emakumezkoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko udan, Wiegman ADO Den Haag nesken entrenatzaile lanetan hasi zen, eta Herbehereetako LIgan (Eredivisie) lehiatu zen.[10] 2012an, ligako titulua eta KNVB Kopa irabazi zituen.[11] 2013an, berriz ere KNVB Kopa lortu zuen ADO taldeak.

Herbehereetako selekzio nazionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko abuztuaren 1ean, Wiegmanek ADO utzi zuen, Herbehereetako Emakumezkoen Futbol Selekzioaren entrenatzaile laguntzaile eta 19 urtez azpikoen koordinatzaile izateko.[12] 2015eko martxoaren 27an jakinarazi zen Wiegmanek Herbehereetako Errege Futbol elkartearen (KNVB) ikastaro bat egingo zuela entrenatzaile-lizentzia lortzeko, eta hori egiten zuen hirugarren emakumea izango zela, Vera Pauw eta Hesterine de Reusen atzetik.[13] 2015eko uztailaren 2an jakinarazi zen praktikak Rotterdameko Sparta taldean egingo zituela.[14]

2015eko abuztuaren 1ean, Roger Reijners kargutik kendu ondoren, Wiegman behin-behineko entrenatzaile izendatu zuten.[15] Urriaren 1ean, Arjan van der Laan entrenatzaile izendatu zuten; beraz, Wiegnam entrenatzaile laguntzailea izan zen berriro.[6]

2016ko uztailaren 31n, Wiegmanek UEFA Pro Lizentzia jaso zuen, KNVBko entrenatzaile-ikastaroa eta Rotterdameko Spartan urtebeteko praktikak egin ondoren.[16] Elkarrizketa batean esan zuen, Herbehereetako gizonezkoen profesionaltasuna eta goi-mailako futbol-maila bertatik bertara ikusi ondoren, ikasitakoa nesken futbolera eramaten laguntzea espero zuela.

2016ko urriaren 3an jakinarazi zen Ole Tobiasen-en aldi baterako laguntzailea izango zela Rotterdameko Spartaren filiala, eta haren lana osatu zuen selekzio nazionalaren laguntzaile lanean.[17] Hori egitean, Herbehereetako futbol profesionaleko erakunde bateko lehen emakume entrenatzailea izan zen.[18][19]

Entrenatzaile

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko abenduaren 23an, KNVBk kaleratu zuten Van der Laan, eta Wiegman Herbehereetako Emakumezkoen Futbol Selekzioko entrenatzaile izendatu zuten berriro.[20] 2017. urteko urtarrilaren 13an iragarri zen behin betiko entrenatzailea izango zela.[21][22] Aldi berean, Foppe de Haan (gizonezkoa) bere laguntzaile izendatu zuten.

Wiegmanek postua eskuratu zuen 2017 Eurokopa hasi baino sei hilabete lehenago. Horretarako, Herbeherearrak automatikoki sailkatu ziren, txapelketaren anfitrioiak baitziren. Hala ere, taldeak sei lagunartekotik bost galdu zituen eta jokalarien morala baxua zen.[23] Wiegmanek lan egin zuen jokalarien konfiantza hobetzeko eta jokoen estiloa eraso handiagoko batera aldatzeko.

Eurokopan, Herbeherearrek partida guztiak irabazi zituzten, eta, azkenean, 4-2 irabazi zioten Danimarkari.[24] Taldeak ere goraipamenak jaso zituen bere jarduerarengatik.[25] Garaipena emakumezkoen selekziorako Eurokopako lehen titulua eta emakumezkoen futboleko lehen titulu ofiziala izan zen. Wiegman selekzio nazionalarekin titulu ofizial bat lortzen zuen Herbehereetako bigarren entrenatzailea izan zen, Rinus Michelsen atzetik, gizonezkoen 1988ko Eurokopan lortua baitzuen.

2017. urteko urriaren 23an, Wiegmanek emakume-kategoriako entrenatzaile onenaren The Best FIFA saria irabazi zuen, Danimarkaren Nils Nielsen eta Olympique Lyonnais taldearen Gérard Prêcheur-en entrenatzaileen aurretik.[26] Bi egun geroago, Orhurr-Nassau Ordenako Zaldun izendatu zuten, Eurokopa irabazi zuten jokalari herbeherear guztiekin batera.[27]

2019ko Munduko Txapelketan parte hartuko zuela ziurtatu ondoren, Wiegmanek Herbeherearrak zuzendu zituen txapelketaren amaierara, baina Estatu Batuen aurka galdu egin zuten finala eta txapeldunordeak izan ziren. Taldeak berriz ere txaloak jaso zituen, finelerako bidean izan zuen jokoarengatik.[28] 2019ko uztailaren 9an iragarri zen Wiegmanen estatua bat gehituko zela KNVBko estatuen lorategian, futbolari egindako ekarpenengatik, eta ohore hori jaso zuen lehen emakumea izan zen.[29]

2019ko Munduko Txapelketan bigarren postua lortuta, Herbehereek plaza bat ziurtatu zuten Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan, eta nazioak Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen lehen aldia izan zen. Wiegmanek final-laurdenetara eraman zuen taldea, eta Estatu Batuen aurka penalti-txandan galdu zuen.

Ingalaterrako selekzio nazionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko abuztuan jakinarazi zen 2020ko OlinpiarJokoen ondoren (2021ean), Wiegman Ingalaterrako Emakumezkoen Futbol Selekzioko hurrengo entrenatzailea izango zela.[3] Selekzioaren lehen partida Iparraldeko Mazedoniaren aurka irabazi zuen, 2023ko Munduko Txapelketarako sailkapenean, eta britainiarra ez zen lehen entrenatzailea izan zen.[30][31][32]

Wiegmanekin Ingalaterrak 2022ko Eurokopa irabazi zuen, Wembleyn jokatutako finalean Alemaniaren aurka 2-1 irabazita.[33][34] Hala, bi Eurocopa irabazi zituen laugarren entrenatzailea izan zen, eta bi selekzio desberdinekin txapelketa irabazi zuen lehena. 2022ko abenduan, Britainiar Inperioaren Ordenaren(CBE) ohorezko komendadore izendatu zuten, futbol ingelesari egindako ekarpenarengatik.[35]

Titulu nazionalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Titulua Taldea Herrialdea Urtea
KNVB Kopa KFC '71  Herbehereak 1986-87
NCAAko Lehen mailako emakumezkoen futboleko txapelketa nazionala Tar Heels  AEB 1989
Hoofdklasse Ter Leede  Herbehereak 2000-01
2002-03
KNVB Kopa 2001-02


Entrenatzaile

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titulu nazionalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Titulua Taldea Herrialdea Urtea
Hoofdklasse Ter Leede  Herbehereak 2006-07
KNVB Kopa
Eredivisie (Emakumeak) ADO Den Haag (emakumezkoak) 2011-12
KNVB Kopa 2011-12
2012-13

Nazioarteko tituluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Titulua Taldeak Herrialdea Urtea
Eurocopa Femenina Emakumezkoen selekzioa  Herbehereak 2017
Emakumezkoen selekzioa  Ingalaterra 2022
Finalissima Femenina Londres 2023
  • KNVB Bondsridder (Zaldun Federala): 2012[36]
  • The Best saria, emakumezkoen kategorietako entrenatzaile onenari: 2017
  • Orhurr-Nassauko Ordenako zalduna: 2017
  • Munduko entrenatzaile onena: 2020[37]
  • The Best FIFA saria entrenatzaile onenari: 2020
  • Britainiar Inperioaren Ordenaren komendadorea (CBE): 2022[35]
  • Emakumezkoen futbol-entrenatzaile onena UEFAn: 2022/2023[38]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b VoetbalstersdebuterenopWK, datontgaat Nederland niet. .
  2. Recordinternational zonder miljoenen. .
  3. a b La holandesa Sarina Wiegman será la seleccionadora de Inglaterra en 2021. Infobae 14 de agosto de 2020.
  4. a b Voorstelronde Sarina Wiegman. .
  5. a b Portret Sarina Wiegman. .
  6. a b Sarina Wiegman: “Wij gaan ons plaatsen voor de Olympische Spelen”. .
  7. SARINA GLOTZBACH-WIEGMAN. .
  8. Wedstrijdverslag. .
  9. Wedstrijdverslag. .
  10. Sarina Wiegman trainer damesteam ADO DH. .
  11. Sarina Wiegman assistent bij de Oranje vrouwen. .
  12. Sarina Wiegman verruilt ADO Den Haag voor Oranje. .
  13. Wiegman derde vrouw die voor hoogste trainersdiploma gaat. .
  14. SARINA WIEGMAN STAGIAIR BIJ TECHNISCHE STAF A-SELECTIE. .
  15. Sarina Wiegman interim-bondscoach vrouwenelftal. .
  16. SARINA WIEGMAN: 'VROUWEN MOETEN VEEL BRUTALER WORDEN'. .
  17. SARINA WIEGMAN TIJDELIJK ASSISTENT JONG SPARTA. .
  18. Sparta zorgt voor primeur met kans voor trainster Wiegman. .
  19. Primeur in Nederlands voetbal: een vrouw op de bank. .
  20. Van der Laan leaves Netherlands job after just fifteen months. .
  21. SARINA WIEGMAN BONDSCOACH NEDERLANDS VROUWENELFTAL. .
  22. Wiegman bondscoach Oranje-vrouwen, De Haan assistent. .
  23. Holland victory a triumph for Dutch flair and Sarina Wiegman’s tactical nous. .
  24. Europese titel is triomf van collectief voor Oranje Leeuwinnen. .
  25. Netherlands vs Denmark. .
  26. EK-winnaar Wiegman gelauwerd als beste coach. .
  27. Koning ontvangt voetbalvrouwen op Paleis Noordeinde. .
  28. Dutch women downhearted but have makings of future champions. .
  29. Wiegman voegt zich tussen illustere namen en krijgt standbeeld bij KNVB. .
  30. «Sarina Wiegman will become our new England Women's head coach from September 2021» TheFA.com (The Football Association).
  31. «England women: Sarina Wiegman to succeed Phil Neville in September 2021» BBC Sport 14 de agosto de 2020.
  32. «England deliver thrashing in Wiegman's first match» BBC Sport.
  33. Euro 2022: England beat Germany to win first major women's trophy in dramatic style. 31 de julio de 2022.
  34. «Euro 2022 final: Women's football will never be the same again» BBC Sport 31 de julio de 2022.
  35. a b New Year Honours List: Leah Williamson named along with three Lionesses while Liverpool's Andy Robertson and Chris Kamara made MBEs. 31 de diciembre de 2022.
  36. Wissink en Wiegman bondsridder. .
  37. https://iffhs.com/posts/820
  38. Aitana será la mejor jugadora UEFA y Sarina la mejor entrenadora, por delante de los campeones Vilda y Giráldez. 2023-08-31.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]