Satiro beltz | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Nymphalidae |
Leinua | Satyrini |
Generoa | Satyrus |
Espeziea | Satyrus actaea Esper, 1781 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Larre-olo, Festuca ovina, Poa annua, Bromus hordeaceus, Festuca duriuscula, Festuca iberica, Festuca pseudeskia, Brachypodium retusum, Dactylis, Lolium rigidum, Llollobelar eta Stipa offneri |
Satiro beltza (Satyrus actaea) Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta bat da, Nymphalidae familiakoa.
Europa mendebaldetik Asia erdialderaino hedatzen da. 900 metrotik gorako altueratan bizi da, kareharrizko eremuetan. 2.200 metrotako altuerara iristen da.
Tximeleta txikia da, 24-28 mm-tako hegal zabalera baino ez du. Gainaldetik oso iluna da eta bi ozelo erakusten ditu, aurreko hegal bakoitzean bana. Arraren ozeloak handiagoak dira eta atzeko hegaletan zeharkako marra zuri bat dute. Emearen ozeloak askoz handiagoak dira eta hegalen kolorea horixkagoa da. Aurreko eta atzeko hegalak zeharkatzen dituen banda argi bat du.
Bldarra grisa da eta lerro ilun eta argiak ditu alboetan. Krisalida gorrixka eratzen du[1].
Errunaldi bakarra duen tximeleta da. Kardaberak atsegin ditu eta haren hostoetan jartzen ditu arrautzak banan bana. Beldarra landare horietaz eliatzen da eta neguan lozorroan egoten da. Udaberriaren hasieran esnatu eta ekaina aldera krisalida sortzen du lur azpian. Abuztu aldera ikusten dira tximeletak[2].