Scala dei Turchi | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | lurmutur eta Natura 2000 sarea |
Azalera | 30 ha |
Eponimoa | Turkiar |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 37°17′24″N 13°28′22″E / 37.28993°N 13.47268°E |
Honen parte da | Natura 2000 |
Herrialdea | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Former province of Italy | Agrigentoko probintzia |
Scala dei Turchi (euskaraz: «Turkiarren eskailera») Sizilia hegoaldeko itsasertzean dagoen arroka eraketa bitxia da. Agrigentoko probintzian kokaturik dago[1] eta uharteko erakarpen turistikoetako bat da, Montalbano komisarioa telesailean agertu zenez geroztik batez ere[2]. Natura 2000 sarean dago[3].
Erdi Aroan inguru haietan pirata sarrazenoen eta berebereen erasoak ugari izaten ziren, garai hartan guztiei turkiar esaten zieten. Inguru honetan haize-babeslekua aurkitzen zuten eta lehorreratzeko gunea ere bazen. Bestalde arroka egitura mailakatua da, eskailera itxura hartzen duena.
Kolore zurizko tupa harriz osaurik dago. Pliozeno epokan itsas hondoan pilatu ziren foraminifero plantonikoen pilaketaz eratu zren geruza zuriak[4].