School Ties | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1992 |
Izenburua | School Ties |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | teen film (en) , sarbide-bizipena, film dramatikoa, film dokumentala eta American football film (en) |
Iraupena | 106 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Robert Mandel (en) |
Gidoigilea(k) | Darryl Ponicsan (en) Dick Wolf |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Stanley R. Jaffe (en) Sherry Lansing |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures |
Edizioa | Jacqueline Cambas (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Jeannine Oppewall (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Maurice Jarre |
Argazki-zuzendaria | Freddie Francis |
Jantzi-diseinatzailea | Ann Roth |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Pennsylvania |
School Ties (euskaraz Eskola Gorbatak), 1992ko Robert Mandel estatubatuar zinema zuzendariaren kirol-drama film bat da. Brendan Fraser, Matt Damon, Ben Affleck, Chris O'Donnell, Cole Hauser, Randall Batinkoff, Andrew Lowery eta Anthony Rapp aktoreek antzeztu zuten.
1950, Pennsylvaniako Scranton udalerriko David Green (Brendan Fraser) langile klaseko nerabe juduak Ingalaterra Berriko eskola aurreunibertsitario elitista batean ikasteko beka jaso berria du, eskolaren arduradunek beren amerikar futbol taldeak liga irabazteko ezibestekotzat jotzen baidute. Baina bekaz gozatzearen truk, bere erlijio sekretupean gorde dezala eskatuko diote. Gazteak berehala lagun asko eta itxuraz onak egiteaz gain, taldearen liderra bilakatuko da, baina horrek beste ikaskideak jeloskor jarriko ditu, eta judua dela jakitean Davidek beren jazarpena jasan beharko du, eskola horretako ikasleen bizitzak arautzen dituen balore sisteman juduak gaizki ikusiak baidaude.