Sebekhotep VII.a | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. XVII. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | K.a. XVII. mendea ( urte) | ||
Leinua | Egiptoko XIII. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Merkara Sebekhotep edo Sebekhotep VII.a, Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen, K.a. 1646tik K.a. 1644 arte gobernatu zuena.
Bere izena, Merka... Sebek...ja, Turineko Errege Kanonaren txatal batean idatzia dago, VII.8 erregistroan, bi urteko erregealdia izan zuela adierazten duelarik. Errege honen ondoren, gutxienez lau izenen txatalak falta dira eta are VII. zutabearen gainontzeko zatia ere, ez da erraz irakurri edo interpretatzekoa.
Bere aurrekoa izan zen Seuadykara Hori edo Hor II.a bezala, errege hau, beharbada, Tebasetik Goi Egiptoren zati batean gobernatuko zuen Ined faraoiaren garaikidea eta lekaioa izango zen.
Guzti hori gora-behera, Egiptoren egoera bere historiako garai honetan, nahiko ziur laburbildu daiteke. Behe Egipto eta Egipto Ertain osoa, Avariseko XV. dinastiaren kontrolpean dago, hikso deritzen gobernari semitikoak zirenak, eta Egiptoko XVI. dinastiako gobernarien kontrolpean, edo Egiptoko XIV. dinastiako gobernarien ez zuzeneko kontrolpean. Litekeena da, baita ere, Goi Egiptoko gobernariak (XIII. dinastiako azkenak eta XVII. dinastiako lehenak) aipaturiko Goi Hiksoen zergariak izatea (XV. dinastia), baita barne banaketa gertatu izana ere.
Aurrekoa Hor II.a |
Egiptoko faraoia Egiptoko XIII. dinastia |
Ondorengoa Dedumes |