Segurako mendilerroa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Las Empanadas |
Garaiera | 2.107 m |
Mota | mendilerro |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°18′N 2°18′W / 38.3°N 2.3°W |
Mendikatea | Prebaetic System (en) |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Andaluzia |
Probintzia | Jaéngo probintzia |
Babestutako-eremua | Cazorla, Segura eta Las Villasko natura parkea |
Segurako mendilerroa (gaztelaniaz: sierra de Segura) Iberiar penintsulako hegoaldean dagoen mendilerroa da, Mendikate Aurrebetikoaren parte dena. Murtzia, Albacete eta Jaén probintzietan zehar hego-mendebaldetik ipar-ekialderantz hedatzen da. Cazorla, Las Villas (Jaén) Castril, Sagra (Granada) eta Alcaraz (Albacete) mendilerroen artean dago. 1993 metroko Las Banderillas haitza du garaiera handiena.[1]
Historikoki, Done Jakueren Ordena Segurako Mandatu zaharreko udalerriek eratzen zuten. Mendilerroaren izena Segurako hiribilduko antzinako terminoen parte izateagatik dator. Antzinako hiribildu honek Segura ibaiari ere ematen dio izena. Erdi Aroan, Segurako hiribilduak Albacete, Murtzia, Ciudad Real eta Granada probintzietako lurraldeak hartzen zituen, Jaénekin batera.
Eskualdeko erliebe malkartsuak hainbat espezieren bizitza ahalbidetzen du, garaiera, mendi-hegalen orientazio, hezetasun-maila eta lurzoru-motei egokituak.
Pinudiak dira baso ohikoenak mendilerro honetan. 1000-1100 metrotara arte, Alepo pinua (Pinus halepensis) da nagusi. Altitude horretatik aurrera itsas pinuak (Pinus pinaster) hartzen du txanda, eta 1300-1400 metrotik gora sabina arrunta (Juniperus sabina) eta larizio pinua (Pinus nigra) hedatzen dira. Azken hori da mendilerroaren ikurra, espezie horretako Espainiako basorik onenak osatzen baitituzte. Cazorla eta Las Villasko parke naturalean dago larizio pinuen multzo luzeena, 500 urtetik gorakoak, gutxi gorabehera.[2]
Erkametza (Quercus faginea), ametz arrunta (Quercus pyrenaica) eta astigara (Acer granatensis) ugariak dira haranaren hondoetan. Beheko solairuan baso mediterraneoa dago, arteak (Quercus rotundifolia), atxaparak eta gurbitzak (Arbutus unedo) dituena.
Artikulu hau Andaluziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |