Seiji Ozawa (japonieraz: 小澤 征爾 Ozawa Seiji , Hoten, Mantxuria, 1935eko irailaren 1a – Tokio, 2024ko otsailaren 6a) japoniar orkestra-zuzendaria izan zen. Tokioko Toho musika-eskolan ikasi zuen musika, eta, gero, Berlinen, H. Karajanekin. 1960an, Koussevitzky saria irabazi zuen. 1961-1962 eta 1964-1965 urteetan, L. Bernsteinen zuzendari laguntzailea izan zen New Yorkeko orkestra filarmonikoan. Gero, 1964-1969 urteetan, Chicagoko Ravinia Jaialdiaren zuzendari izan zen. 1965ean, Torontoko orkestra sinfonikoaren zuzendari nagusi izendatu zuten, eta 1970ean, San Franciscoko orkestrarena. 1973an, Bostongo orkestra sinfonikoaren zuzendari eta musika-arduradun izendatu zuten. Ospetsuak dira Ozawaren estilo kementsua eta XIX. mendeko lan sinfonikoen interpretazio bikainak.
![]() |
Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |