Semantron | |
---|---|
Idiofonoa eta Slavic musical instrument (en) | |
Semantron bat liturgia kristau batzuetako taula edo ohol bat da, erabilera erlijiosoko perkusio tresna.
Zurezkoa izan ohi da, ezkia edo pagoa erabilita egur sakratuak direlakoan, baina burdinazkoa ere izan daiteke. Egon daiteke esekia edo mugikorra izan, eta zurezko makila batekin jotzen da, erlijiozko ekitaldietara deitzeko; hala nola kanpai edo ezkila jotzen den tradizio kristau gehiagotan.
Txalaparta makilaz jotzean bezalatsu jo daiteke, baina euskal tresna horizontalki jarrita badago, semantronaren ohol zabala jotzen da bertikalki duela alde zapala.
Tresna horrek gaur egun bere funtzioa betetzen du ekialdeko eliza ortodoxoetan, hala nola Grezian eta Errumanian, eta han erabiltzen da goizean monje ortodoxoak esnatzeko, otoitzerako, ofizioetarako eta otorduetarako deitzeko. Grezian, otomandarren menpean egon zenean herrialdea, semantrona erabili zen nagusik turkiarrek kristauei komunitateko kanpaiak erabiltzea galarazi zietenean, fededunak komunikatzeko era diskretuago hori erabiltzera behartuz.[1]
Hitz grekoa da semantron (σήμαντρον) jatorriz, esan nahi du seinale-gailua etimologikoki,[2] baina egungo Grezian semanterion (σημαντήριον) et xylon (ξύλον) ere esaten zaio; toacă Errumanian; bilo (било) errusieraz, kotxnak (կոչնակ) armenieraz, eta klepalo Bulgarian eta Balkanetako beste hizkuntza eslaviar batzuetan.