Senpere | ||
---|---|---|
Lapurdi, Euskal Herria | ||
Senpereko Jondoni Petri eliza | ||
| ||
Kokapena | ||
Herrialdea | Euskal Herria | |
Lurraldea | Lapurdi | |
Administrazioa | ||
Estatua | Frantzia | |
Eskualdea | Akitania Berria | |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | |
Barrutia | Baiona | |
Kantonamendua | Uztaritze-Errobi eta Urdazuri ibarrak | |
Izen ofiziala | Saint-Pée-sur-Nivelle | |
Auzapeza | Dominique Idiart ( DVG)Christine Bessonart (2008-2014) | |
Posta kodea | 64310 | |
INSEE kodea | 64495 | |
Herritarra | senpertar | |
Geografia | ||
Azalera | 65,08 km² | |
Garaiera | 10-227 metro | |
Demografia | ||
Biztanleria | 6.888 (2018: 68) | |
Dentsitatea | 92,29 biztanle/km² | |
Zahartzea[1] | % 25,37 | |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 50,57 | |
Ekonomia | ||
Jarduera[1] | % 74,61 (2011) | |
Desberdintasuna[1] | % 3,51 (2011) | |
Langabezia[1] | % 5,51 (2013) | |
Euskara | ||
Euskaldunak | % 20,19 (2010) | |
Erabilera | % 2,45 (2011) | |
Datu gehigarriak | ||
Webgunea | http://www.saint-pee-sur-nivelle.com |
Senpere Lapurdiko erdialdeko udalerri bat da, Uztaritzeko kantonamendukoa, Lapurdi Erdialdekoa. Lapurdiko udalerri handienetakoa da hedaduraz.
Herriaren izena gaur egun Senpere da euskaraz, Saint-Pée-sur-Nivelle frantsesez, Sent Pèr de Nivela okzitanieraz eta San Per d'Ibarra aragoieraz. Historian, izenak itxura hauek izan ditu:[2]
Auzoen toponimoak ere urteen joanean aldatu dira:
Hiru ibai aipagarrik gurutzatzen dute udalerria:[8] Urdazuri, Ixakahandia erreka eta Uhabiak.
Udalerriko lurretan, Urdazuri edo Ugarana ibaira (frantsesez: Nivelle) Lizuniako, Opalazioko, Uzkaingo, Arraioko, Xuhailko, Etxeberriko , Tontoloko eta Amezpetuko errekak isurtzen dira.
Uhabia ibaia aldiz, udalerriko lurretan bertara isurtzen diren Zirikolatzeko erreka (eta bere ibaiadarrak), Besaingo erreka eta Uroneko errekaz elikaturik dago.
Ostolapeko erreka, Basarun ibaira txikira isurtzen da udalerriko lurretan.
Urloko erreka, Errobi ibaiaren zeharkako ibaiadarra dena ere udalerritik igarotzen da.
Horretaz gain, herrigune nagusitik ekialdera Senpereko aintzira dago.
1790ean, Senpere Uztaritzeko barrutiaren menekoa zen kantonamendu bateko buru izan zen. Kantonamendu horretan, Ahetze eta Senpere udalerriak zeuden sarturik.[2]
Uholdeek herrian kalte handiak egin dituzte, 1983ko abuztuaren 26an eta 2007ko maiatzaren 4an, besteak beste.[9]
Senpereko merkatua XIX. mendean hasi zen garrantzia hartzen, Sarakoaren bizkarrean[5]. Udalerria Ezpeletako piperraren sor-markaren lurraldearen barruan dago.
Udalerrian 1983an, Woolmarken logoa osatzen zuten ardien fotografia atera zuten[10].
XIX. mendearen erdialdean 2.700 biztanle izatera iritsi zen Senpere. Hurrengo hamarkadetan, berriz, beheranzko joera txikia izan zuen biztanle kopuruak eta 1960ko hamarkadan 2.200 biztanleraino jaitsi zen. Haatik, ordutik aurrera biztanle emendio handia gertatu zen eta XXI. mendearen lehen hamarkadarako populazioa ia hirukoiztu zen, 6.000 biztanleen maila gaindituz.
Senpereko biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Agintaldia | Auzapeza | Alderdia |
---|---|---|
1892-1919 | Pascal Lahetjuzan | |
1919-1935 | Dominique Dufau | |
1935-1941 | Gratien Dorrisboure | |
1941-1944 | Bernard Bastres | |
1944-1953 | Gratien Dorrisboure | |
1953-1977 | Charles Cami | |
1977-1995 | Germain Ezponda | |
1995-2001 | Pierre Hirigoien | |
2001-2014 | Christine Bessonart | [11] |
2014- | Pierre-Marie Nousbaum | DVD |
Senperek baditu haur-eskola bi —publikoa eta pribatua (Saint-Joseph)—, kolegio pribatu bat (Arretxea), nekazaritza-lizeo pribatu bat (Saint-Christophe) eta ikastola[12] bat.
D3, D4, D255, D305, D307, D855, D856 eta D918 departamendu errepideak udalerritik igarotzen dira.
1968an, 2.422 biztanleetatik 2.050 euskaldunak ziren, herriko euskalkia lapurtera izanik[15]. Uztarite inguruko hizkera[16][17] mintzatzen da herrian.
Phillippe Veyrinek[5] herria buruzko euskarazko esaera zahar hau aipatzen du: Senpertarrak, belhaun buru handiak.
Gantxiki Harotza senperetar gazteak 1857 edo 1858an, eskumuturrean gaztainondoko adarrak jarri eta xistera asmatu zuen.[5]
Herriko Saint-Pée Union Club errugbi taldeak Frantziako 3. maila federalean jokatzen du.
2018ko Frantziako Tourreko azkenaurreko etapa bertan abiatu zen, uztailaren 28an.
Senpereko bestak ekainaren 29an ospatzen dira, Jondoni Petri egunez.
Horrez gain, urtero Seaskak antolatutako Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen jaialdia bertako aintziraren inguruan ospatzen da.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Lapurdi |
Senpereko auzoak | ||
---|---|---|
Ahantzenborda · Altziburua · Amotze · Bidegurutzea · Errotaberria · Helbarrun · Herburua · Ibarrun · Ihintz · Olha · Uhaldekoborda · Urguri · Xerrenda |