Sergei Vladimirovitx Obraztsov, errusieraz Сергей Владимирович Образцов (Mosku, Errusiar Inperioa, 1901eko uztailaren 5a - Mosku, Errusia, 1992ko maiatzaren 8a) errusiar txotxongilo maisua izan zen. Txotxongilo antzerkia zabaldu zuen Sobietar Batasunean, eta XX. mendeko txotxongilo maisu nagusietako bat izan zen.
Pintura eta antzerki ikasketak egin zituen. 1931n Moskuko Txotxongilo Antzokiko lehen zuzendari izendatu zuten. Sobietar Batasunetik kanpo ere ibili zen txotxongilo emanaldiak eskaintzen, Britainia Handian eta Estatu Batuetan, besteak beste. Bere lanari buruzko liburu bat idatzi zuen: Moya professiya ("Nire lanbidea").
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sergei Obraztsov |